Apirilaren 3tik 12ra REAS Nafarroak Ekonomia Solidarioaren XVIII. Jardunaldiak eginen ditu IruΓ±ean. Aurtengo edizioan etxebizitza eskuratzeko zailtasunean jarriko da fokoa.

Pertsona guztientzat etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea bermatzea da gizarte gisa dugun erronka kolektibo handienetako bat, eta uste dugu erronka hori eredu ekonomiko eta sozial baterako trantsizioarekin lotu behar dela, pertsonen, ingurune sozialaren, lurraldearen eta naturaren zaintza erdigunean jarriko dituena.

Ikuspegi horretatik, kezkaz ikusten dugu lurralde ezberdinetan gertatzen ari dena: etxebizitza duina lortzeko zailtasuna edo ezintasuna, alokairuen prezioaren igoera izugarria, etxegabetzeak, etxerik gabeko pertsonak gure kaleetan… Jardunaldi hauetan, egoera larri honi irtenbide bila dabiltzan gizarte eragileen eta erakundeen proposamenei buruz hitz egin nahi dugu. Ekonomia Solidarioak urteak daramatza merkatu tradizionalaren ordezko eredu kooperatiboak sustatzen. REAS Nafarroan etxebizitza kooperatiboa sustatzen dugu, ez espekulatiboa eta gure lurraldean erabilera lagatzeko irabazi asmorik gabekoa. Eredu horrek etxebizitza sozial eta irisgarrien parkea handitzen laguntzen du, eta irtenbide kolektiboak bilatzen ditu. Irtenbide horiek, etxebizitza gizarteko geruza gehiagotara iristea ahalbidetzeaz gain, etxebizitza eredua hain indibidualista ez den, partekatuagoa den, iraunkorragoa den eta ikuspegi komunitario batek eskaintzen dituen zaintzetan eta indarguneetan oinarritzen den eredu baterantz eraldatu nahi dute.

Hau da prestatu dugun jardunaldien egitaraua:

Apirilak 3 osteguna
18.30 Katakrak
Etxebizitzaren arazoa: nola heltzen diogu irtenbideari?
πŸ—£Pobreziaren eta Gizarte bazterketaren Kontrako Nafarroako Sarea
πŸ—£Paris 365
πŸ—£Haritu Elkarlaguntza Sarea
Apirilak 7 astelehena
18.30 Katakrak
PolΓ­ticas pΓΊblicas de vivienda a debate
πŸ—£BegoΓ±a Alfaro, Consejera de Vivienda, Juventud y PolΓ­ticas Migratorias
πŸ—£Javier BurΓ³n, director gerente de Nasuvinsa
πŸ—£Gloria Rubio, FundaciΓ³ La Dinamo
Apirilak 9 asteazkena
18.30 Katakrak
Viviendas cooperativas: experiencias y proyectos de futuro
πŸ—£Red de viviendas cooperativas Koobizitza
πŸ—£Cooperativa Entrepatios (Madrid)
πŸ—£Colectivo de arquitectura El Tinglado
Apirilak 12 larunbata
10.30 Plazara!
Taller prΓ‘ctico: QuΓ© hacer y quΓ© no hacer al montar una vivienda cooperativa
πŸ—£Abaraska, proyecto cooperativo de vivienda
πŸ—£Cooperativas Etxekide y Etxekonak
πŸ—£Arterra Bizimodu

Pin It on Pinterest

Share This