LARREA, HURBILEKO ELIKADURA

NONAHI JATEKO ETXEAN BEZALA

TESTUA ETA ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE

Udaberrian zabaldu zuten Larrea Janariak Jaione, Elena eta Mariak, Larreaundi auzoan. Bertan kozinatutako janari prestatua eskaintzen duen saltokia da, elikadura osasungarria, era azkar, sinple eta erosoan eskuratzeko aukera ematen duena; Bertako kalitatezko elikagaiak erabilita, Irunen bertan sukaldatzen direnak. Betiko errezetak, plater orekatuak eta sukalde osasungarria topatuko dugu bertan.

Jendea ugari dago lan jarduna dela eta etxetik kanpo bazkaltzea beste aukerarik ez duena; baina, geroz eta gehiago dira otorduak etxetik at egin arren, era osasuntsu eta orekatuan jateaz kezkatzen direnak. Hau ez da, beti, erronka erreza. Erosketak egin, sukaldean aritu, tupperra prestatu eta etxean ez uzteaz oroitzea eguneroko erronka da askotan.

Honi irtenbide bat eskaintzeko asmoz sortu zen Larrea janariak.

Janari prestatuak eskaintzen dizkiguten saltokiak ez dira berriak geurean. Erretako oilasko eta patata frijituak eskuratzeko aukera ematen diguten erretegietatik hasi eta janaria azkarra eskaintzen duten negozioetaraino, deneitk dugu gure herri eta hirietan. Eguneroko janaria modu osasuntsu batean eskuratzeko aukera ematen diguten saltokiak, ere, baditugu aspalditik; geroz eta leku gehiagotan ikusten da janari prestatua: harategietan, supermerkatuetan, tabernetan… egunero ongi jaten saiatzen laguntzeko bide edo aukerak zabaltzen ari dira. Esparru hontan kokatzen du Larreak bere eskaintza.

Udaberrian zabaldu zuten Larrea Janariak Jaione, Elena eta Mariak, Larreaundi auzoan. Bertan kozinatutako janari prestatua eskaintzen duen saltokia da, elikadura osasungarria, era azkar, sinple eta erosoan eskuratzeko aukera ematen duena; Bertako kalitatezko elikagaiak erabilita, Irunen bertan sukaldatzen direnak. Betiko errezetak, plater orekatuak eta sukalde osasungarria topatuko dugu bertan.

SASOIKOA, GERTUKOA, EKOLOGIKOA ETA DUINA

Gertukoa, ekologikoa eta duina hirukoa du ardatza Larreak. Sasoian-sasoiko barazkiak dira oinarri Larreak eskaintzen duen sukaldaritzan; aukera den guztietan ekologikoak eta ahalik eta hurbilen ekoitzitakoak. Hondarribiko Sorburu eta Astiro baratzeek ornitzen dute, gehienbat, Larreako sukaldea. Bestelako barazki eta ortuko produktuak Ekoalde kooperatibari erosten dizkiete; online plataforma baten bidez, erosketa zuzenean ekoizleari egiteko aukera ematen duen kooperatiba nafarra da Ekoalde. Bitartekorik gabekoa.

Ez da hor amaitzen Larrearen ahalegina. Irunen txahal haragi ekologikoa ekoizten duen Oihanalderi edo Getariako Ezkurtxerriri esker, kalitatezko haragia darabilte, eta arraina auzoko arraindendan eskuratzen dute, edo zuzenean lonjatik. Mimo haundiz aukeratutako hornitzaileek eskeintzen duten osaigaiekin prestatzen dituzte plater goxo-goxoak.

Badituzte finkoak diren eskaintza batzuk, klasiko deitu genitzazkenak, lasgna boloniarra, abergini edo berenjenak labean edo txahal albondigak saltsan, besteak beste, baina gainontzeko plater ugari astez-aste aldatzen dira. Neurri batean, garaiko osagaiak erabiltzean, azokan eskuragarri dagoenak gidatzen ditu menua prestatzerako, baina, bai eta eskaintza aldatzen joatea interesgarria iruditzen zaielako ere. Bada Larreara sarri hurbiltzen den jendea eta erakargarri egiten zaie eskaintza aldakorra dela ikustea.

Erronka haundia dute produktu ekologikoak eta sasoikoak erabilita merkatuan lehiatzeko moduko prezioan menuak eskaintzen. Oreka ez da erraza eta argi dute, lehengaien ondorioz, salneurriak nahi baina garestiago jarri behar dituztela, sarri, baina ekoizleen lan baldintzak errespetatuz eta kalitatezko osagarriak erabiliz prestatutako jakiek kostu bat dutela barneratuta dute.

ETXERAKO ZERBITZUA

Larreaundira gerturatu eta bertan ikusgai dagoen janaria erosi eta etxera eramateko aukeraz gain, etxetik at bazkaldu behar izaten duen langile jendeari begirako eskaintza bat eskura jartzea bururatu zitzaien lehen momentutik. Jende ugari dago, goizean etxetik irten eta arratsalderarte itzultzen ez dena; lantokian bazkaldu beste irtenbideik ez duena.

Lanera tuperrarekin joan ahal izateko, aurreko egunean janaria prestatu beharra dago, erosketak egin, asteko janariak planifikatu… edo bestela, gurasoen etxera joan eta behin eta berriz haien hozkailua hustu. Elikadura, kontsumo eredu eta kontziliazio arazo hauei erantzuteko sortu da Larrea, hirugarren aukera bat mahai gainean jartzeko. Eskaerak online egiteko aukera ematen digu larreak. Beraien webgunean sartu, asteko eskaintza ikusi eta eguneko bazkaria aukeratu dezakegu; gauden tokitik mugitu gabe, eta hala nahi izanez gero, gauden tokira ekarriko digute gure janaria; lantokira, gimnasiora edo etxera. Badoa kooperatibari esker, Larreak eskaintzen dituen jakiak bizikletaz banatzen dira Irunen.

Prestatutako janaria saltzen duten denda eta tabernek etxerako zerbitzua eskaintzea ez du Larreak asmatu. Janari lasterra eskaintzen duten saltoki gehienek badituzte banatzaileak, eta azken urteetan ugaritu egin dira edozer edonora eramaten duten banatzaile enpresak… baina zeinen bizkar? Norberaren negozioak aurrera egin dezan, baldintza eskasetan lan egitera behartuta dagoen jendeaz aprobetxatzea ez zaie zilegi iruditzen Jaione, Maria eta Elenari; horregatik baliatu zuten hasieratik Badoa kooperatibarekin lan egiteko aukera. Janaria etxean jasotzeko aukera ezin da langileen eskubideen edo planetaren osasunaren kaltetan eskaini.

Bizkiletaz banaketak egiteak hiriko mugikortasuna arindu eta zaratak murrizten laguntzen du, eta gainera, hondar aletxo bat jarzen du kontaminazioaren aurkako borrokan. Beraz, lantokitik menua aukeratu eta bertara ekartzen digutenean, badakigu ez gabiltzala beste inoren kaltetan. Erraz eta eroso egin dezakegu… eta kontzientzia lasai eduki.

Momentuz, etxerako zebitzua, Irungo hirigunean eskaintzen du Larreak eta eguerdian bakarrik. Denborak esango du eskaintza hau zabaltzeko modurik ote duten.

EKONOMIA SOZIALA ETA ERALDAKETA FABRIKA

Ekonomia soziala bultzatu eta hedatzeko sortu zen BDSKOOP elkartearen Eraldaketa Fabrika programaren laguntzaz abiatu zen Larrea ekimena. Proiektu kooperatiboak sustatzeko programa da Eraldaketa Fabrika eta proiektu ekonomikoak lagundu eta Ekonomia Sozialeleko da haien zeregina. Janari pretatua eskainiko zuen saltoki bat zabaltzeaz gain, balore kooperatiboen murgiltzen, lan balditza duinen inguruko hasunarketak mahai gaineratzen, ekimenaren barne demokrazian sakondu eta erantzunkidetasun soziala kontutan hartko zuen proiektu bat garatzeko bidelaguntza eskaini du eraldaketa Fabrikak.

Prozesu honetatik eratorri dira lehengai ekologikoak erabili eta tokiko ekonomiaren alde egiteko bertako ekoizleekin elkarlanean aritzeko ideiak. Halaber, kontsumo arduratsu bati begira, ontzi konpostagarriak erabiltzen ditu gaur-gaurkoz Larreak, baina hondakinen sorrerak kezkatuta, Zero Zabor filosofia jarri nahiko lukete helburu gisa, ontzi berrerabilgarriak edo erabilera anitzekoak eskaintzeko modua aztertzen ari dira. Bide beran doaz jakiak alferrik ez galtzea eta eskura duten produktuaz baliatuz prestatzea menuak.

Ongi eta erraz janez ingurugiroa zaintzea posible delako.

Bisitatu larrea.eus webgunea.

Pin It on Pinterest

Share This