EUSKAL HERRIA PERTSONENTZAT

COVID19-AREN ONDOREN, PERTSONENTZAKO EUSKAL HERRIA ERAIKI DEZAGUN

Mundu guztia dantzan jarri duen COVID19ak eta pandemiari aurre egiteko denok etxean itxi gaituen konfinamenduak agerian utzi du lurralde-antolamenduan aldaketa sakonak egin behar direla. Hasiera batean, pandemiaren horizonaltasuna eta eritasun honek guztioi berdin eragiten zigula zabaldu bazen ere, argi geratu da norberaren abiapuntuak eta egoera sozialak eragin haundia duela etxealdiari aurre egiteko ditugun gaitasunetan.

Tokiko garapen estrategiak lantzera dedikatzen den Hiritik At kooperatibak manifestu bat argitaratu du, etorkizunean izan daitezkeen balizko pandemiei aurre egiteko, justizia sozialean oinarrituko den gizarte-antolamendu bat eraikitzeko, konpromisoak hartzeko pret gaudela lau haizetara zabltzeko.

Hemen duzu manifestu osoa irakurtzeko aukera, eta azpian, manifestua sinatuz zure konpromisoa adieraztekobidea.

Pin It on Pinterest

Share This