ESPERIENTZIAK TRUKATZEN
BARTZELONAKO EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIKO IKASLEEKINBDS KOOP
Pasa berri den asteburuan Euskal Herrian izan ditugu Kataluniako Xarxa de Economia Social y Solidaria eta Ciutat Invisiblek Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatearekin batera antolatzen duten Ekonomia Sozial Solidarioari eta Kooperatiba-Ikasketei buruzko graduondoko ikasleak. Ostirala eta larunbata goizean Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko beste adibide eta ekimen batzuk bisitatu ondoren, larunbata arratsaldean Irunera etorri ziren, duela 3 urte abiatu genuen BDS KOOP ekimena ezagutzera.
Irungo Lakaxita eraikin okupatuan egin genuen haiekin zita, gaur egun BDSKOOPen bulegoa Erromes plazan badugu ere, ezin baita ulertu zer garen, nondik gatozen esplikatu gabe.
Hiritik At-eko kide den Mikelek markatu zuen testuingurua eta berak kontatu zien nondik eta nola sortu zen gero BDSKOOP bihurtuko zen ideia hura. Handik Kolon Pasealekura egin genuen, Irungo kooperatibismo historikoa ezagutu eta eskualdeko langile borrokaren hastapenak ezagutzeko, eta azkenik Erromes Plazara ekarri genituen, etxera. Bertan BDSKOOP zer den eta nola funtzionatzen duen esplikatu genien. Haiekin kezkak elkarbanatu, eguneroko arazoak azaldu eta, batez ere, gure poz eta lorpenak zeintzuk diren helarazi genien.
Uste baina tarte handiagoa hartu zuen esplikazio teorikoaren ondoren Moskura joan ginen, pote pare bat hartu eta afaltzeko mahai baten bueltan esertzera.
Uste baina tarte haundiagoa hartu zuen esplikazio teorikoaren ondoren Moskura joan ginen, pote pare bat hartu eta afaltzeko mahai baten bueltan esertzera.
Egia esateko, Irundik egin genuen itzulia oso interesgarria izan bazen ere, janariaren bueltan sortu ziren elkarrizketa txikiak izan ziren proiektuak benetan ezagutu eta duda orokorretatik galdera zehatzetara pasatzeko unea.
Oso emankorra izan zen topaketa eta, horrelakoetan gertatu ohi den bezala, burua bor-borka eta ideiez beteta genuela joan ginen etxera, beste batean haiei bisita itzultzeko konpromezuarekin.