EKONOMIA SOZIALEKO FOROA ABIATU DUGU

Tokiko Garapena sustatzeko ezinbesteko tresna da Ekonomia Soziala eta bizi dugun krisia hori berrestera datorrela diogu.

Beharrezkoa dugu indarrak batzea erakunde publiko, ehun ekonomiko eta soziala eta hezkuntza zentroen artean, tokiko beharrei erantzungo dioten proiektu ekonomikoak sustatu eta pertsonen ongizatea jardueraren erdigunean jartzeko.

Enpresen bideragarritasuna zein bizigarritasuna hobetzeko prozesuak bultzatzeko eta gure eskualdean ekonomia soziala sustatzeko, eskualdeko eragileekin elkarlana ezinbestekoa dela uste dugunez, eskualdeko eragile publiko, ekonomiko zein sozialekin elkarlanean Bidasoaldeko Ekonomia Sozialaren Foroa sortzeko lehen urratsa eman genuen pasa den ostiralean.

Lehen bilerarako Hiritik At, BDSKOOP, Izarkom, LAB, ELA, Bidasoa Bizirik, Laneko, Aselagun, Bitamine Faktoria eta Plaiaundi Institutuko ordezkariak elkartu ginen.

Pin It on Pinterest

Share This