Geltoki eta REAS Nafarroak jarduera programa zabala antolatu dute Iruñeko autobus geltoki zaharrean, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren praktikak eta balioak ikusarazteko.

Jardueren programa azaro osoan zehar garatzen da Geltoki, Katakrak edo Plaza de la Cruz Institutuan, besteak beste, eta hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola hitzaldiak, erakusketak, ikastetxeekin bisita gidatuak, kontsumo kritikoari buruzko tailerrak, kaleko ekintzak edo Black Friday-ren ordezko gune bat. Programan jasotako jarduera guztiak doakoak dira, eta horietako batzuetan aldez aurretik izena eman behar da Geltokiren web orriaren bidez (www.geltoki.red/eu/mess24).

Jarduera zikloaren antolaketan hainbat erakundek parte hartzen dute, hala nola Fiare Banca Ética, Koop57, Oikocredit Euskadi, Katakrak, Nafarroako Gobernuko Ekonomia saila eta Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzarako arloa.

#mESS

Azaro bakoitzean bezala, #mESS, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hilabetea, Geltoki eta REAS Nafarroaren apustua da Ekonomia solidarioa alternatiba bat dela ikusarazteko, non ekonomia giza garapen iraunkor eta parte hartzailearen zerbitzura egon dadin, eta gizartea eraldatzeko, justizia eraikitzeko eta bazterkeriaren aurka borrokatzeko tresna indartsua izan dadin.

Finantza etikoak vs. Banka armatua

Nazioarteko gerra testuinguru batean, #mESS antolatzen duten erakundeek aurtengo edizioa finantza etikoetara bideratzea erabaki dute, banka tradizionalaren ohiko jardunbideei kontrajarrita, eta horrek gerra- atazkak globalki finantzatzeko ezinbesteko elementu gisa jokatzen duen papera jarri nahi dute fokutzat.

Pin It on Pinterest

Share This