ehundu

BERGARAN LANKIDETZA PUBLIKO KOMUNITARIOA BULTZATZEKO TRESNA

Testua eta argazkiak: Gari garaialde

Bergaran egosten ari den ekimenak kuriositatea sortu digunez, EHUNDU egitasmoko kidea den Ander Zangitu Orbearekin eta Markel Azkargorta, EHUNDU proiektuan Bergarako udala ordezkatzearen ardura duen zinegotziarekin elkartu gara proiektua ezagutu eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko hitz egiteko.

Zer da Ehundu?

Ander Zangitu- Herriko beharrak herriko egitura komunitario burujabeekin asetzeko bidea eman nahi duen ekimena da EHUNDU, herritarrak ahalduntzea duena helburu, gaur egungo erronka sozialak eta behar komunitarioak aintzat hartuz Bergara kohesionatu, iraunkor eta justuago bat eraikitzeko, eta ikuspegi komunitarioa indartzeko. Finean, herri proiektu bat da, eragile askoren konfluentzia gune eta lankidetza publiko-komunitariorako espazio bat.

Zergatik sortu da Ehundu, zerk bultzatu zaituzte?

Ander Zangitu- Pandemia garaian ikusi zen herri mailan behar batzuk bazirela eta behar hoiek, pertsona edo indibiduengandik haratago zihoaztela eta kolektiboari eragiten ziotela, eta horri erantzun bat emateko beharra ikusi zen. Herritarrak antolatu eta talde ezberdinak sortu ziren, bai zaintzen inguruan edo hezkuntzan eta elikaduraren inguruan, baina gero ustezko normalitatera itzultzean, ikusi genuen mugimendu horiek, inertziaz edo, ahultzen joan zirela; eta orduan geure buruari galdetu genion ea posible zen pandemia garaian eman genituen erantzun horiek denboran jarraikortasun bat izatea. Hori izan zen lehenego abiapuntua egitasmoak aurrera egiteko.

Herritarrekin bi saio antolatu ziren, herriko eragile eta ordezkari batzuek ere hurbildu zirena, eta hortik eman ziren lankidetza publiko-komunitarioan oinarritutako eraldaketa sozialerako marko berri horren lehen pausuak.

Markel Azkargorta-Udalak, bere aldetik ikusi zuen EHUNDU herri poriektua izanik, ezinbestekoa zela bertan parte hartzea. Herrian baditugu erronka handiak, bai transizio energetikoaren mailan, zaintza sistema duin bat erakitzea, tokiko elikadura sistem indartzea… Nolabait ikusi genuen moduren batean jasotzen zuela 70. hamarkadan herrian izan zen mugimenduaren elkar-naia, eta bazela Bergaran potentzialitatea, jakinduria eta esperientzia erronka guzti horiei aurre egiteko, eta udalak ezin zuela alde batera gelditu.

Pandemia aipatu duzue, pandemiako itxialdian sortutako galdera batzuei erantzuteko tresna bezala abiatu zela. Galdera horien apian dauden kezkak, pandemia garaian sortu zitzaikizuen, ala lehenagokoa da interesa?

A. Z.- Lehenagotik bagenituen identifikatuta kezka edo behar batzuk, herri mailan, eta aibidez EreindaJan bezalako ekimenak martxan zeuden jada, urte batzuk lehenagotik, orduan, bai ematen ziren osagarri batzuk halako egitasmo bat aurrera eramateko.

M. A.- Konparaketa egitearren, 60. hamarkadan dena zegoen eraikitzeko eta gainera diktadura erregimen batean ginen eta erabakiak ez ziren herrian hartzen. Iruditzen zait orain bizi dugun momentu edo konstestu sozial-politiko honetan, badirela elementuak gobernatzari buelta bat eman behar zaiola erakusten digutenak, eta lankidetza publiko-komunitariotik herri bizigarriago batzuk eraikitzen lagunduko digutenak..

Nork osatzen du Ehundu? Nola egituratzen da?

A. Z.- Gaur egun EHUNDU elkarte bat da, baina hasieran, markoa eraikitzeko hitzarmen bat sinatu zen Bergarako Udala, Olatukoop, Debagoiena 2030 eta HUHEZIko LANKIren artean, eta lehen urtean izan zen gobernantza eredu berriarentzako markoa eraikitzeko pausuak emateko sasoia. Gaur egun, hitzarmenak indarrean jarraitzen du, baina gobernantza eredu berri honen markoa eraikitzen ari gara poliki poliki.

Beraz, batetik, koordinazio mahai bat dago, aipatutako eragileez gain, Udal ordezkari eta udal teknikoek osatzen dutena, eta beste alde batetik, talde eragile bat dago, herritarrez osatutakoa, gehienbat lan-ildo ezberdinetan lanean dabiltzanak, eta Markelek ere, udal ordezkari bezala hartzen du parte bertan.

M. A.- Talde hoenk begirada estrategikoa ematen dio EHUNDUri eta proposamenak bideratzeko balio du.

Zein arlo lantzen ditu edo zaintzen ditu Ehunduk?

A. Z.- Aipatu dugun moduan, hasieran hezkuntza, zaintza eta elikadura oiharri hartuta hasi zen egitasmoa, baina EHUNDUren helburua da Bergarrarron bitza beharrak asetzeko arloak jorratzea eta gaur egun martxan daudenak lirateke teknologia, hezkuntza, kultuta, energia eta elikadura. Egia da, beste batzuk ere baditugula identifikauta eta datorren kurtsora begira martxan jarri nahiko genituzkeenak eta dira etxebizitza, zaintza eta merkataritza, ikusita herriko merkataritzak zein eboluzio izan duen ikusita. Beharrezkoa iruditzen zaigu komutitatea eta udala elkarlanean aritzea behar hauek asetzeko.

Ze harreman duzue udalarekin?

A. Z.- Aurreko legegintzalditik beste gobernantza eredu bat martxan jartzen saiatzen ari zen, hemen aipatu diren erronkez gain, badirelako herrian beste erronka batzuk ere, eta uadalak horiei modu komunitarioan erantzun nahiko lieke, erabakiak herritarrekin batera hartuz. Beraz, badabil udala ere, herritarrekin erabakiak hartzeko guneak zabaltzen eta bide horretan bat egiten dugu EHUNDUk plantatzen dituen helburuekin, herritarren baldintzak hobetu, eraldaketa sozialean sakondu eta prozesuak demokratizatu.

Horregatik, hasierako hitzarmenaz gain, EHUNDUren ekosisteman dauden mahai ezberdinetan parte hartzen du, zinegotzi eta udal-teknikarien bidez. Udalaren eginkisun nagusienetako bat beharko luke proiektuak aurrera ateratzeko, sektore edo eragile bakoitzari, behar dituen baliabideak erraztearena. Horretarako teknikariekin bilerak egin, urtea planifikatu eta aurrekontuak zehazten dira, benetan sinesten elako eraldaketa sozialean eta proiektu publiko-komunitarioan.

M. A.- Horrez gain, EHUNDUren bulego hau dago, eraldaketa sozialerako bulegoa dena, herria eta udalaren arteko topagune bezala funtzionatzen duena. Badira beste topaguneak, arlo bakoitzeko lantaldeetan, baina espazio fisiko honek ahalbidetzen du herriko behar ezberdinak identifikatu edo jende gerturatzeko toki erreferentzial bat izateko.

Bertatik ere, hemendik bultzatu nahi dena da egitura kolektiboak aurrera ateratzea eta aholkularitza ezberdinak eskainzten dira, eragile ezberdinen bidez, herritarren beharrei erantzuteko, adibidez, Berener energia berriztagarrien kooperatibak energia aholkularitza eskaitzen du hilabetero, SOSO Arrazakeriarekin ere aholkularitza eskaintzen da, eta hemendik aurrera begira ere, aholkularitza zerbitzu berriak lotu nahi ditugu, behar batzuk identifikatu ditugulako eta horiei erantzun nahiko geniokeelako.

 Ulertu dudanez, EHUNDU gaur egun dena izatera iristeko, garratzitsua izan da Udalarekin izandako sintonia ona. Udal gobernuak aldatu daitezkeen heinean, nola bermatzen duzue Udal aldaketa batek proiektuari ez eragitea? Kezkatzen zaituztete udala ekimenetik aldentzeak?

A. Z.- Hasieratik bultzatu dugu herri proiektu bat izan zedila eta hasieratik kolore ezberdinetako herritar eta alderdi politikoekin izan ditugu bilerak gure proiektua azaltzeko. Gainera, lana gaika edo arloka egiteak dakarren gauza onetako bat da, kolore oso ezberdienko jendeak izan dezakela atxikimendua gai zehatz batekin eta prest egon daitekeela elkarrekin lana egiteko. Egia da udalarekin sintonia oso ona izan dela hasieratik, eta hori proiektuarentzako aberatsa eta ezinbestekoa izan dela, baina ez dugu nahi izan horretara mugatzea, eta gerturatu izan zaigu sekula espero ez genuen jendea ere.

M. A.- Garrantzia eman beharrean udalarekin dauden harremanei, hobe da herritarrekin harreman horiek lantzea, sare bat sortzea… nolabait lurra ondu, uneren batean udalarekin sintoniarik ez balego, proiektua ez dadin erori.

A. Z.- Bai, Markelek dioen moduan, pauso garrantzitsua da sare hori ondo eraikitzea, eta horretan ari gara, ze azken finean, errealitateak erakutsi digu planteatzen diren beharrei erantzutea oso konplikatua dela eta ez udalak bere aldetik, ez eta herritarrok geure aldetik ezin diegula aurre egin, beraz, elkarlan hori beharrezkoa da; eta gerora, udal aldaketarik balego, horrek erakutsiko digu ea eraikitako sarea indartsua den edo ez.

M. A.- Antolaketa sanoa bada eta indartsu badago, iraun egingo du.

Ze bide egin du Ehunduk?

A. Z.- Lehen aipatu moduan, abiapuntua herritar talde batek abiatu zuen 2020an eta lehengo elkarrizketak hasi ziren. 2021ean lankidetza publiko-komunitario eta gobernantza eredu berrien marko berria eraikitzen hasi ginen. Klabea izan da bulego fisiko hau herritarren esku egotea eta honek ahalbidetu digu proiektuak hitzetatik gauza fisikoetara joatea eta jendeak ikustea badirela egitasmoak martxan. Leku erreferentzial bat edukitzeak lagundu du, lan ildo ezberdinen arteko elkar ezagutza eta interakzioa. Adibidez, Zibergarako jendea teknologia libreen inguruan egiten ari den pedagogiaren ondorioz, Berenerrekoek ulertu dute beraiek energia berriztagarrien inguruan planteatzen duten burujabetza, beste esparru batuetara zabaldu daitekeela eta Next Cloud bezalako plataforma libre batera pasatu dira.

Ibilbide motza du oraindik, Azaroan urte izango dira proiektua herriari aurkeztu genionetik, eta gabonetan urtebete egingo du egoitza inauguratu genuenetik, eta bidean Berener sortu da, Azoka eraberritzeko proiektua aurrera doa…

Zeintzu dira epe motz eta eratinerako dituzen erronkak?

A. Z.- Oinarrizkoa da martxan ditugun proiektuak finkatu eta aurrera ateratzea lortzea bada, bere horretan, erronka edo lan bat, eta gero, sortuko diren lan-ildoetan, jakitea nola erakarri jende berria. Azken finean, jendea inbolukratzea gero eta zailago den garai honetan, argi dugu herriaren partaidetza ezinbestekoa dela proiektuak aurrera ateratzeko, eta hori lortu behar dugu.

M. A.- Nire ustez, garrantzitsua da hemen sortutako proiektuek, gerora, autonomia bat lortu dezatela. Hau izan dadila, ez zait hitz egokiena iruditzen, baina, ideien bidero eta elkargune bat, baina bakoitzek beren bidea egin dezatela. Bai egon daitezela EHUNDUren orbitan, garrantzitsua delako eraldaketa sozialaren ikuspegi hori txertatuta izan dezatela proiektu horiek, funtzionamendu demokratiko bat izan dezatela, baina gurasoen eskutatik askatu, eta oinez ibiltzen hasi daitezela.

Pin It on Pinterest

Share This