Guztiok geure mugikor eta ordenagailuetako pantailen aurrean gaudenean, era bateko eta besteko “captchak” agertzen zaizkigu etengabe, eta gizakiak garela egiaztatzeko eskatzen digute, Interneten nabigatzen jarraitu ahal izateko: hitz lausoak, semaforoen irudiak, letren zein zenbakien konbinazioak… Ezaguna egiten zaizue?
Aurten, benetan gizakiak garela eta robotak ez garela eta, horren ondorioz, kontsumitu aurretik pentsatzeko gai garela egiaztatzea proposatzen dizugu. Izan ere, askotan, presaka gabiltzanez, eskaintzak erakargarriak direnez eta Gabonetako argitxoak begietatik… ere sartzen dizkigutenez, programatutako makinak bagina bezala erosten dugu, inolako kontzientzia arrazional edo emozionalik gabe.
Ekonomia Sozial eta Solidarioko sareetatik, ordea, egiaztatu egin dezakegu kontsumitzeko beste modu bat dagoela, baita Gabonetako espiritua gutaz jabetzen denean ere. Jakin badakigu badagoela Gabonetako kontsumo erotik ihes egiterik eta kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiterik; Merkatu Sozialetatik eta Ekonomia Solidariotik proposatzen duguna, esaterako.
Joeraren kontra pentsatzea proposatzen dizugu eta robota ez zarela egiaztatzea. Gabonetan erosketa egitea edo zerbitzua kontratatzea zuretzat benetan beharrezkoa dela erabakitzen baduzu, oparitxoen bila joateko eta Gabonetako jaiak prestatzeko unea iristen denean ekonomia sozial eta solidarioaren sarea eratzen duten hainbat alternatiba eskainiko dizkizugu.
Burua eta bihotza jarri ditzagun kontsumitzeko orduan eta robotak ez garela egiaztatu dezagun.
#robotaezzarelaegiaztatu. Erosi aurretik pentsatu.