Zein naiz ni? Galdera ez da berria, baina asko indartu da posmodernismo liberalak ekarri duen indibidualizazio eta anabasa sistemikoaren testuinguruan. Larritasun existentzial bilakatzeraino zibilizazio krisiaren ingurumarian.
KOOPERAZIO SOZIALISTA (I)
Europan bezala, Euskal lurretan ere kooperatibismoa kapitalak zabalduko miseriari aurre egiteko erantzun gisa jaio da.
EDITORIALA07
Bildu egiten gara elkarren artean, batu, sareak sortu eta guztien arteko batura horrek borroka bideragarriagoa egin diezagun
KOOPERATIBISMO GARAIKIDEAREN HASTAPENAK
Kooperatibismoa kapitalismoaren erregimen sozialak erditu du. Kapitalak “giza lana” erabili nahi du (beharginak) aberastasuna etengabe metatzeko, “baliabide humano”-ra mugatu nahi du gizakia eta horren aurrean altxa da kooperazioa. Ez da harritzekoa beraz, kooperatibismo garaikidearen koordenadak XIX.mendea eta Ingalaterra izatea.
BORDERLINE FABRIKA
Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen ‘lan egin eta topatzeko lekua’. Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin egin dugu zita, kontatu diezagun zer den Bordeline Fabrika eta zerk bultzatu zituen Hendaian horrelako ekimen bat abiatzera.
HIRUGARREN ESPAZIOAK
Hirugarren lekuak garrantzitsuak dira gizarte zibilarentzat, demokraziarentzat, konpromiso zibikoarentzat, eta espazioaz jabetzeko eta partekatzeko beste moduak ahalbidetzen dituzte.
Bidasoa km0
Garai zaila da bertako nekazaritzarentzako. Gutxi dira oraindik gure eskualdean lurra lantzen darraitenak. Baratzegintza ustiapen txikiak eta ertainek osatzen dute Bidasoaldeko barazkien ekoizpena. Nahiz eta gaur egun lehen sektoreak Hondarribiko BPG-aren %6 eta Irungo BPG-aren %0,1 izan, kemen eta sakrifizio handiz, egunero borrokatuz, eta gure erroak eta jakinduria errespetatuz, bertako kalitatezko barazkien ekoizpenari eutsi diogu.
POLISA EDO KOMUNALISMO HIRITARRA
Kapitalaren espazioetatik ihes, auzo babesera jo eta Auzo Plana-rekin egin genuen topo aurreko artikuluan. Behetik gorako leku-gintzarako tresna komunitarioa, espazioaren demokratizaziorako langai potentzial gisa deskubritu genuen. Auzotarraren “praxi sozio-espazialetik” (teoria/praktikoa baita), beroaldi dialektikoan hipotesi bat luzatzen amaitu genuen; “Eta demokrazia erradikalaren gakoa, prozesu praktikoa espazioaren antolamendu demokratikoan balego? Ez al litzateke hori demokrazia material zuzena?”. Gaitza apustua.
bizHIRIak jardunaldiak
Apirilaren 2an Behe Bidasoako hainbat elkarte eta herri ekimen bildu ziren, BDS KOOPek antolatutako bizHIRIak topaketaren esparruan, hiri ereduari eta trantsizio ekosozialari buruzko ideia eta esperientziak trukatzeko asmoz.
bizHIRIak
Lurraldea(k) eraldaketaren gakoetako bat dela iritzita, hiriaren gaineko hausnarketa bultzatu nahi dugu. Zehatzago: krisi eko-sozialak zeharkaturiko garai hauetan, zein hiri eredurantz jo behar dugu? Nola eraldatu hiriak egungo erronkei aurre-egiteko? Zein estrategia eta proiekturen bidez? Nola egin hori behetik gora, parte-hartzea, demokrazia eta komuna dena indartuz?










