Garai zaila da bertako nekazaritzarentzako. Gutxi dira oraindik gure eskualdean lurra lantzen darraitenak. Baratzegintza ustiapen txikiak eta ertainek osatzen dute Bidasoaldeko barazkien ekoizpena. Nahiz eta gaur egun lehen sektoreak Hondarribiko BPG-aren %6 eta Irungo BPG-aren %0,1 izan, kemen eta sakrifizio handiz, egunero borrokatuz, eta gure erroak eta jakinduria errespetatuz, bertako kalitatezko barazkien ekoizpenari eutsi diogu.
POLISA EDO KOMUNALISMO HIRITARRA
Kapitalaren espazioetatik ihes, auzo babesera jo eta Auzo Plana-rekin egin genuen topo aurreko artikuluan. Behetik gorako leku-gintzarako tresna komunitarioa, espazioaren demokratizaziorako langai potentzial gisa deskubritu genuen. Auzotarraren “praxi sozio-espazialetik” (teoria/praktikoa baita), beroaldi dialektikoan hipotesi bat luzatzen amaitu genuen; “Eta demokrazia erradikalaren gakoa, prozesu praktikoa espazioaren antolamendu demokratikoan balego? Ez al litzateke hori demokrazia material zuzena?”. Gaitza apustua.
bizHIRIak jardunaldiak
Apirilaren 2an Behe Bidasoako hainbat elkarte eta herri ekimen bildu ziren, BDS KOOPek antolatutako bizHIRIak topaketaren esparruan, hiri ereduari eta trantsizio ekosozialari buruzko ideia eta esperientziak trukatzeko asmoz.
bizHIRIak
Lurraldea(k) eraldaketaren gakoetako bat dela iritzita, hiriaren gaineko hausnarketa bultzatu nahi dugu. Zehatzago: krisi eko-sozialak zeharkaturiko garai hauetan, zein hiri eredurantz jo behar dugu? Nola eraldatu hiriak egungo erronkei aurre-egiteko? Zein estrategia eta proiekturen bidez? Nola egin hori behetik gora, parte-hartzea, demokrazia eta komuna dena indartuz?
emakumeen aztarnak hondarribian
BDSKOOP “Emakumeen aztarnak Hondarribian” proiektua Hondarribiko historiari emakume ezberdinek egindako ekarpena gogora ekarri eta goraipatzeko egitasmoa da. Parean elkarteak sustatu eta Maria José Noain Maura historialariaren eta Andrea Villamor Sanchez...
GUZTI HORI GARA II
Ekonomiak sozial eta eraldatzaile izenondoak jarrita zer eman nahi dugun aditzera azaltzeko saiakera egin genuen aurrekoan, eta horrekin, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen (ESE) baitan kokatzen diren proiektu, enpresa edota kolektiboek nondik nora ari diren zehazten da, lehen lehenik, ekonomia deritzogun hori jendartearen benetako beharrizanak ase eta jendarte eredu justu eta iraunkorra eraikitzeko.
ESPERIENTZIAK TRUKATZEN
Pasa berri den asteburuan Euskal Herrian izan ditugu Kataluniako Xarxa de Economia Social y Solidaria eta Ciutat Invisiblek Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatearekin batera antolatzen duten Ekonomia Sozial Solidarioari eta Kooperatiba-Ikasketei buruzko graduondoko ikasleak. Ostirala eta larunbata goizean Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko beste adibide eta ekimen batzuk bisitatu ondoren, larunbata arratsaldean Irunera etorri ziren, duela 3 urte abiatu genuen BDS KOOP ekimena ezagutzera.
TOP MANTA
Wikipedian begiratuz gero, Top manta, Espainiar estatuan, pirateriaz ekoiztutako musika eta film-diskoak eta beste imitazio produktuak kalean saltzeko jarduera da. Gehienetan etorkinek bizimodua ateratzeko jarduera izan ohi da. Izenak produktuak lurrean zabaltzeko erabiltzen duten manta edo maindireari egiten dio erreferentzia.
MUSEO IBILTARIA
Otsailaren 12a, larunbata. Goizeko 11:30ean Santiago kaleko Berruta dendaren aurrean 20 bat lagun bilduta, batzuk bertako bermuta eskutan, beste batzuk zain.
ASUN CASASOLA VII. IPUIN LABUR LEHIAKETA
Martxan da “Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren” VII. edizioa, “Iritsitakoan jakinarazi” leloarekin










