HILEROKOAREN ZIKLOAREN INGURUKO IKERKETA PARTEHARTZAILEA
Testua: Ara!Gorputz
– Hilerokoen zikloen baitako ikerketa zientifiko nahikorik ez dago!..
“Toc toc!”
– Barkatu, norbait ate joka dugu, ea nor den!
– Kaixo! Ba al duzue hilerokoen zikloen inguruan zientziatik ikertzea nahiko zenukeen ‘zerbait’??!
– Bai!!
Denbora daramagu horrelako zerbaitekin amesten eta gertatu da! Lapurdiko Jours a Venir (Etorriko diren egunak ) kooperatibakoek hilerokoaren inguruko ikerketa parte hartzaile bat abiatuko dute. Horretarako:
1 – Hilerokoaren gaiarekin motibatuta dauden pertsona talde pare bat osatuko dugu.
2 – Horiekin hainbat saio egingo ditugu eta ikerketa zientifiko bat abiatzeko hipotesiak landu.
3 – Zientzialari aliatu eta moloiek taldean planteatutako hipotesia ikertuko dute.
Animatuko al zara taldean parte hartzera?
Erantzuna BAI bada, jarri gurekin harremanetan eta xehetasunak kontatuko dizkizugu.