Iruñeko Katakraken 80 lagunetik gora bildu ginen atzo, 10 urte bete genituen egunean egindako ekitaldian. Gure ibilbidea errepasatzeaz gain, aurrerantzean ere ekonomia sozial eraldatzailean “errizomatzeko” beharra eta konpromisoa nabarmendu nahi izan genituen....
Jarrai dezagun ospatzen!
Askotan entzun diguzue Olatukoopeko kideoi ospatzearen garrantzia nabarmentzen. Pasa den maiatzaren 18an 10 urte eder bete ditugula ospatzeko elkartu ginen Donostian. Herribixiko Nereak gidatuta, jolas-dinamika batekin hasiera ezinhobea eman genion egunari. Poteoaren...
Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna: pobreziaren aurrean bat eginda, gorrotoaren aurka tinko
Berriz ere bildu gara Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko Egun honetan Nafarroako Parlamentuan, Nafarroan pobrezia eta desberdinkeria ezabatu behar direla eta herrialde pobretuekiko konpromisoa sendotu beharra dagoela berriro aldarrikatzeko. Gizarte Erakundeen Plataforman...
ERALDAKETA FABRIKA
Eraldaketa Fabrika Bidasoaldean Ekonomia Sozialetik ekiteko programa da. 2019an sortu zen Bidasoaldeko beharrei erantzuteko bokazioz. Hasiera batean BDSKoop Elkartea bera zen enpresa ideiaren sortzaile. Lehen emaitza, 2020 urtean, etxez etxeko banaketa lanen prekarizazioari erantzuteko asmoz, Badoa txirrinda bidezko banaketa kooperatiba izan zen. 2021 urtean bertako produktu lokal eta ekologikoekin lan egingo zuen sukaldea sortzea izan zen helburua, eta hortik sortu zen Larrea Janariak kooperatiba.
HILEROKOAREN ZIKLOAREN IKERKETA
Ikerketa honen oinarri izango den taldea osatzeko, hilerokoaren zikloan zalantzak, galderak edota kezkak dituzten emakumeen bila gaude.
EZTIBELTZA KOOPERATIBA
Eztibeltza kooperatibak Baztan bailarako sagarraren kultura, historia eta garrantzi agroekologikoak mahai gainean jarri ditu era kolektibo, herrikoi eta kooperatiboan. Xabier Torres, Oianko Garde eta Marijo Indabere dira gaur egun kooperatibako bazkide langileak, nahiz eta guztira 14 bazkideko kooperatiba izan. Hainbat jarduera eta lan lerro dituzte: Larraldea Sagardotegiaren kudeaketa, (jatetxea, zein sagardoaren ekoizpena), Gamioxarrea Dolaretxearen gestioa, Jo ala Jo Kultur Taldearekin batera eta Baztango sagar moten eta hauen historiaren azterketa eta ikerketa.
GAZTEAK ON
Maïa Permaculture kooperatiba eta Bidasoa Txingudi eskualdeko elikadura kontsumo taldeak, Labore Txingudi eta Hendaiakoop, « GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA » lehiaketaren aurkezpena egin nahi dugu. Bidasoa-Txingudi eskualdeko gazte-nerabe eta haien erreferentziazko irakasle, hezitzaile eta hezkuntza zentroak lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu hausnarketatik eraikitako sentsibilizaziorako ideiak bideoen bitartez gizarteratu ditzaten.
8 neurri ESStik zaintzen eredu publiko-komunitario baterantz aurrera egiteko
Alerta-seinale askok erakusten dute sistema biozida batean bizi garela, dimentsio anitzeko krisi batean, non zaintzen krisia ardatz nagusietako bat den. Krisi horri buruz, esan genezake sistema publiko eskasa dagoela, edo zerbitzu horiek pribatizatu eta merkantilizatu...
LANKIDETZA EKONOMIKORAKO LURRALDE POLOAK
Beren lurraldeko garapen ekonomiko eta solidarioaren aldeko eragileen konpromisotik sortutako dinamika kolektiboak dira Frantziako estatuko Lankidetza Ekonomikorako Lurralde Poloak, eta, tokiko lankidetzaren panoraman, erabat txertatuta daude gaur egun. Lurralde-lankidetza horiek tokiko garapena eta interes orokorreko proiektuen sorrera sustatzen dute, trantsizio sozial eta ekologikoan oinarrituta.
HERNANI BURUJABE
Asko dira jendarte bezala ditugun erronkak: Trantsizio energetikoa, erregai fosilen akabera, krisi ekologikoa, pobrezia eta bazterketa soziala desagerraraztea, zaintza sistema duin bat eraikitzea, sistema publikoa indartzea, demokrazian sakontzea etab…










