Eraldaketa Fabrika programa, Behe Bidasoako behar ekonomikoak identifikatu eta horiei erantzun kolektiboak emateko sortu den programa da. Ez da beraz “ekintzailetza programa” bat.
EKONOMIA FEMINISTA ESKOLAK
Ara!Gorputz taldeko kidea den Ione Fernandez eta Enara Iruretagoiena, Mundu Bat taldearekin batera, Ekonomia Feminista Eskolatxoa burutzen ari dira Oiartzungo Asanblada Feministarekin elkarlanean. Gaia bera mardula izateaz gain, badu nobedatetik… Euskaraz egiten den lehen Ekonomia Feminista Eskolatxoa baita.
EKONOMIA GURE BIZITZETARA HURBILTZEN
Ara!Gorputzen landu ditugun ildo nagusiak hilerokoaren kultura eta auto-kudeatutako ginekologia izan dira, baina badakigu ekonomiak hauek zeharkatzen dituela.
ZAINTZA
Aspalditik zetorren egiturazko zaintza krisi baten erdian, zaintza beharren biderkatzea eremu familiar eta pribatu-merkantilarengan erori da.
ZAINTZA ERDIGUNEAN
Zaintza bizitza sustengatzeko ezinbesteko elementua dela iritzita, zaintza ereduez hausnartzeko bi jardunaldi antolatu ditugu BDS KOOP osatzen dugun kooperatiba batzuk, «bestelako etxebizitza eta bizitzeko eredu batzuk» eta pandemia hasi zenetik Euskal Herrian sortutako zaintza sare ezberdinak aztertu eta horien inguruan jarduteko.
Nork zaintzen gaitu?
Egunkarietan muturra sartzen badugu, zaintza arloko langileak grebaz-greba dabiltzala ikusiko dugu. Lan-baldintzak eta ordainsariak hobetzea eta zaintza zerbitzua duintzea eta publiko egitea eskatzen dute. Zaintza zerbitzua unibertsala eta doakoa bilakatzearen beharraz ari dira eragile ezberdinak
HIRI DEMOKRAZIAREN ERRADIKALIZAZIORAKO 3 TRESNA
TESTUA: IKER EIZAGIRRE ILUSTRAZIOAK: LUCÍA CALVO SÁNCHEZ “Auzo, udalerri edo hiri jakin batean gauzatzen diren parte hartze praktika konkretuak dira bizi dugun demokrazia eredu erreala zehazten dutenak” (Vilaregut, Viejo eta Martí. 2009) 2008an abiatu zen krisiak...
Badator Badoa
Eraldaketa Fabrika programaren barruan landutako lehen proiektua aurkeztu dugu gaur goizean. Eraldaketa fabrika, BDS KOOPetik lantzen ari garen programa bat da, pertsonen bizitza erdigunean jarriko duen enpresa-sare jasangarria, osasuntsua eta errespetuzkoa sortzea...
MARTXOAK 4 KAPITALAREN AURKA ZAINTZAKO LANGILE ETA HERRITARREN LANAREN AITORTZA: BIZITZA ETA ZAINTZA ZENTROAN
Heldu den martxoaren 4an, zaintzan oinarritzen diren sektoreek greba eguna dute berriz. Euskal Herriko sindikatuen artean batasuna dago (ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK). “Zaintza lanen aitortza, ORAIN!. Zaindu zaintzen gaituena” lelopean aterako dira.
ZER EKARRIKO DIGU 5G TEKNOLOGIAK?
5G sarea teknologia, telefono mugikorren belaunaldi berria da, hala saldu digute, egunero erabiltzen ditugun haririk gabeko sareen eraginkortasuna, abiadura eta erantzuteko gaitasuna hobetuko omen dituena.










