
Doakotasunerantz, herritarron beka!
Zergatik beka hau?
Euskara ikastea eskubidea da, ez pribilegioa. Baina gaur egun, egoera ekonomiko zaurgarrian dauden pertsona askok ezin dute ikastaroaren matrikula aurreratu, nahiz eta gero udalak edo Jaurlaritzak dirulaguntzak eman. Horrek ateak ixten dizkie ikasteko gogoa duten askori.
BDS Koop eta Irungo AEK elkarlanean ari gara horri irtenbidea emateko: ikasleak hasieratik ezer ordaindu gabe matrikulatu ahal izatea. Horrela, euskaraz ikasteko eskubidea bermatzen dugu, egoera ekonomikoa traba izan gabe.
Nola funtzionatzen du?
1.- Ikasleak:
-
-
Matrikula ez du bere poltsikotik ordaindu behar.
-
Ikastaroa arduraz egitea da bere konpromisoa.
-
Dirulaguntzarik jasoz gero, dirua zuzenean BDS Koop-i bideratuko zaio.
-
2.- BDS Koop:
-
-
-
Ikasleen matrikula AEKri aurreratzen dio.
-
Instituzioetatik jasotzen diren laguntzekin dirua berreskuratzen du.
-
-
3.- AEK:
-
Ikasleen egoera egiaztatzen du eta dirulaguntzen eskaeretan laguntzen die.
-
Euskararen aldeko herritar sarearen dinamizatzaile da.
4.- Herritarron sarea:
-
Abal-sistema baten bidez funtzionatzen du.
-
Norbanakoek edo elkarteek 5, 10, 20 edo 50 euroko abala jar dezakete.
-
Beharrezkoa balitz, kopuru txiki hori jarriko lukete ikasle baten zorra estaltzeko; baina praktikan, instituzioen laguntzekin estaltzen da. Zenbat eta sarekide gehiago, orduan eta arinagoa eta seguruagoa da sistema.
-
Norentzat da?
-
Ikasleentzat: dirua aurreratzeko aukerarik ez duten, eta euskara ikasten hasi nahi duten (1. edo 2. mailan) pertsona guztientzat.
-
Herritarrentzat: euskararen alde modu erraz eta eraginkorrean lagundu nahi duen edonorentzat.
Zergatik parte hartu?
-
Euskaraz ikasteko eskubidea guztiontzat bermatzen duzu.
-
Zure 5, 10, 20 edo 50 euroko abal txikiak ikasle baten ateak zabaltzen ditu.
-
Guztion artean sare sendo eta solidarioa osatzen dugu, euskararen aldeko herri ekimena indartuz.
Nola jaso beka?
-
Irungo AEK-ren zentrura hurbildu matrikula egitera eta bertan emango dizute informazio guztia eta eman beharreko pausu guztien berri emango dizute, bai eta beharrezko laguntza guztia eman.
Nola egin abalista?
-
Bete hemen agertzen den estekan agertuko zaizun galdetegia eta listo.
- Ekainean ordainketarik egiteko beharrik balego, zuekin jarriko ginateke harremanetan zenbat ordaindu behar den jakinarazteko. Diru laguntzarik gabe gelditu den matrikularik gelditu bada, kostu hori abalista guztien artean asumituko genuke, bakoitzak asumitzea erabaki duen kopuruarekiko proportzioan. Hau da, gehienez ere asumitzea erabaki den kopurua ordainduko da, eta segurunik askoz diru gutxiago (xentimoak, edo euro gutxi batzuk).
- Ekainean abalistek dirua jarri behar baldin badugu, transferentzia bidez egingo dugu BDSKoop-en funtsera. Informazio hori guztia ekainean jakinaraziko da.