Jakin dugunez, Olatukoopeko kide, ekonomia sozial eraldatzaileko eragile eta euskal kazetaritza kritikoko ezinbesteko proiektua den ARGIA hedabideak, ikaratzeko asmo nabarmena duen mehatxua jaso du Solway multinazionalaren aldetik. Informazio burujabetzaren kontrako eraso hau ezin dugu onartu, eta ekonomia kapitalistaren subjektu nagusi diren multinazionalen abusuzko praktiken erabilera argi uzten du.
Ekonomia kapitalistak ezinbestekoa duen izaera koloniala eta estraktibista nabarmena da, eta kasu hau praktika orokor baten erakusgarri denez, lau haizetara salatu eta erakutsi beharrekoa da. Horregatik, egindako kazetaritza lana isiltzeko asmo guztiak logika kolonial eta depredatzailearen barruan kokatu behar ditugu, eta gogor salatu.
Ondorioz, babes osoa adierazi nahi diegu Paolina Albani, Prensa Comunitaria, Argia eta Solway multinazionalak kaltetutako herritar guztiei, eta esan, beharrezko elkartasun materialeko tresnak martxan jartzeko prest gaudela erasoari kolektiboki erantzuteko.
Multinazionalen kapitalaren aurrean, bizitzarako ekonomia!
Kazetaritza ez da delitua, utzi Argia bakean!
OLATUKOOP SAREA
ESE #InformazioBurujabetza #Argia #Elkartasuna
[Informazio gehigarria]
Argiaren manifestua: https://www.argia.eus/albistea/solway-multinazionalak-argiari-mehatxu-egin-diola-publikoki-salatu-duguMugarik Gabe GKEren adierazpena: https://www.argia.eus/albistea/solway-ren-erasoa-adierazpen-askatasunaren-kontrakoa-da-planifikatutako-larderia-estrategia-baten-partePaolina Albani kazetariari egindako elkarrizketa: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2822/paolina-albani-kazetaria
The post Utzi ARGIA bakean appeared first on Olatukoop.