TESTUA eta ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE
Urtebete da Labore Txingudi elkarteak denda berria zabaldu zuela Irungo Urantzu kalean. Saltoki berriak hartu duen martxari merezi duen bezala erantzuteko, bertan eskaintzen diren produktu barazkiak baldintza optimoetan mantendu eta erosleei eskaintzeko, hozkailu makina baten beharra ikusi dute. Horrez gain, granel ontziak jartzea erabaki dute, granelean eskaintzen diren arroz, lekale eta laboreak hobeto sailkatu eta granel mota gehiago hartu ahal izateko. beste pauso bat eman nahi dugu agroekologian, eta gure dendan granel gehiago jarri eta bertako barazki gehiago eta freskoago eskaini nahi ditugu. Labore Txingudiko kideen hitzetan «Granel gehiago eta bertako barazki gehiago sartu nahi ditugu gure kontsumo arduratsuko elkartean. Agroekologian beste pauso bat emateko. Granel ontziak eta hozkailu makina agroekologiaren bidean jarraitzeko tresna ezin hobeak izango ziren guretzat».
Irabazi asmo gabeko elkartea da Labore eta denda piskanaka, eta elkarteko kide eta laguen ekarpenaz eraikia denez, talde-bide horretan jarraitu eta Crowfounding-a ikusi dute azpiegitura berri hau erosteko finantzamendu aukera egoki moduan.
Helburua bezala jarri duten 8.000 €-ak lortzeko azaroaren 13 arteko epea dute. 5 eurotik hasi eta 50 eurorainoko ekarpenak egiteko aukera dago eta horren truke Labore Txingudiren erosketa poltsa bat jasoko dute laguntza ematen duten guztiek.
Ekarpenak egiteko, itsulapikoa plataformara jo beharko da.
Ekarpen bakoitza kontsumo arduratsuaren aldeko pikor bat gehiago izango da.
Dendaren irekiera ordu gehiago
Labore Txingudik bere irekiera ordutegia zabalduko eta ordutegi komertzial arrunta eskainiko du urriaren 13tik aurrera. Denda, egunero goiz eta arratsaldez irekia izanen da denda, 09:30-13:30 eta 17:00-20:00.