PRINTZIPIO KOOPERATIBOAK SARITZERA GOAZ

KOOPERATUZ SARIA

Ibilbidea aurtengo kurtsoan zehar hasi duten proeiktu ekonomikoen artean 1.500 euroko bi sari banatuko ditugu, printzipio kooperatiboak ezagutu eta sustatzeko antolatu dugun sariketaren bidez.

BDSKoop Eraldaketa Fabrika elkartetik Bidasoaldean Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta tokiko ekonomia sustatzeko aurrera daramatzagun ekinbideen artean, iaz hasi genuen bideari jarraituz, printzipio kooperatiboak indartzeko sariketa jarri dugu martxan. “Kooperatuz” deitu dugun sari hau Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako sailaren babesarekin antolatu dugu.

Zazpi printzipio kooperatiboak Kooperatiben Aliantza Internazionalak adostu eta ezarri zituen 1895ean, eta Euskadiko Kooperatiben Legeak berak barnebiltzen dituen printzipioak dira. Printzipio hauek gizarte ekonomiako erakundeen jardueraren oinarri dira. Honakoak dira zazpi prinztipio kooperatiboak: kideen kudeaketa demokratikoa, kidetza irekia eta borondatezkoa, kideen parte hartze ekonomiko beharrezkoa, autonomia eta independentzia, kooperatiben arteko lankidetza, komunitatearekin konpromisoa, hezkuntza, formakuntza eta informazioa bermatzea.

Iaz bezala, 1500 euroko bi sari banatuko ditugu:

  • Lehenak barne-antolaketa hartuko du kontuan, parte-hartzea bermatzeko hartutako neurriak etab. sarituko ditu.

  • Bigarrenak bere ingurunean eragiteko gaitasuna, lankidetza sustatzeko neurriak eta komunitatearekiko interesa baloratuko ditu.

Azken finean, gure helburua printzipio hauek ezagutzera ematea da, praktikan gure lurraldean nola gauzatzen diren jakin, balioan jarri eta behar duen oihartzuna ematea.

Lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarrak, beraz, kooperatiba edo sozietate laboral izatea, Gipuzkoa erregistratuta egotea eta 2023ko uztailaren 1 eta 2024ko maiatzaren 31 artean eratu eta Gipuzkoan erregistratua egotea dira.

Parte hartzeko, https://www.bdskoop.eus/kooperatuz/ web orrialdean eskegita dagoen galdetegia bete besterik ez da egin behar. Erreza eta azkarra da. Aukera eman nahi dugu printzipio kooperatiboen inguruan hausnartzeko, baina baita parte hartzea sustatzeko.

;Galdetegia osatzeko aukera <strong>ekainaren 3 arte</strong> izango da zabalik. Behin epea bukatuta, jasotako erantzun guztiak epaimahai kualifikatu bati helaraziko zaizkio, eta honek hartuko du erabakia.z/p>

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

  • Mirene Arri, ELKAR-LAN
  • Beñat Irasuegi, TALAIOS
  • Itziar Barinaga Rementeria, GEZKI

Bi sari egongo dira:

Balio kooperatiboen betetzea barrura begira: IZAERA DEMOKRATIKOARI SARIA (1.500 €)

  • Balio kooperatiboen betetzea kanpora begira: KOMUNITATE eta BESTE KOOPERATIBEKIKO LANKIDETZA ETA INTERESA SARIA (1.500 €)

Sariaren inguruko informazio zabalagoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ondoko bideak erabiliz:>

Emailez: proiektuak@bdskoop.eus
Telefonoz: 843 740 198

Pin It on Pinterest

Share This