Kooperatiba edo Sozietate Laborala bazara
PRINTZIPIO KOOPERATIBOAK
SARITZERA GOAZ
2025/ “KOOPERATUZ” SARIA PRINTZIPIO KOOPERATIBOEI
Erakunde emailea
BDS Eraldaketa Fabrika Elkartea, Ekonomia Soziala eta tokiko garapena suastatzeko elkartea
Zenbatekoa
3.000 euro, 1.500 euroko bi saritan banatua.
Hartzaileak
Euskal Autonomi Erkidegoko gizarte ekonomiako enpresak (kooperatiba edota lan sozietateak soilik).
Baldintzak
- Sozietate-egoitza eta/edo zentroa Euskal Autonomi Erkidegoan edukitzea.
- Honako forma juridikoa izatea: kooperatiba edo lan sozietatea.
- Ez egotea sartuta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan jasotako inongo inguruabarretan.
- Zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eguneratuta egotea.
Aurkezteko modua
EGOITZA ELEKTRONIKOA (https://cloud.bdskoop.eus/index.php/apps/forms/s/TX6EJkYWLrgYDmbZT26RbZZ7)
*Ez dago inongo ziurtagiri edo saioa hasteko beharrik.
*web orrialdean online osatzen den inkestari erantzun behar zaio. Ordu bete behar da Balantze Sozial tankerakoa den galdetegia osatzeko. Ez du gordetzeko aukerarik ematen, beraz, dena aldi bakarrean betetzea gomendatzen da edo erantzunak beste dokumentu batean kopiatuz joatea.
Epe irekiera data
2025/03/11
Epe amaiera data
2025/04/11
Beharrezko dokumentazioa
- 2. fasera pasatutako erakundeei, eratze agiria eskatuko zaie, oinarrietan zehazten diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko.
Kategoriak
Deialdi honetarako aurreikusitako guztizko zenbatekoa saritan honako kategorien arabera zatituta egongo da:
1. Balio kooperatiboen betetzea barrura begira: IZAERA DEMOKRATIKOARI SARIA 1.500 €
2. Balio kooperatiboen betetzea kanpora begira: KOMUNITATE eta BESTE KOOPERATIBEKIKO LANKIDETZA ETA INTERESA SARIA 1.500 €
Saria ordainketa bakarrean ordainduko da, eman zaiela ekitaldi publikoan jakinarazi ondoren irabazleei.
Saria jaso ahal izateko sari banaketa ekitaldira etorri beharko da ekainaren 13an, 12:00tan, BDSKoop Elkartearen bulegoan bertan (Irunen). Sari banaketa ekitaldira etorri ezean ez da saria jasoko, nahiz eta irabazle gisa atera.