VII. IPUIN LABUR LEHIAKETA
ASUN CASASOLAMartxan da “Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren” VII. edizioa, “Iritsitakoan jakinarazi” leloarekin.
Nagore Laffage 2008an erail zuten, Iruñean, eta orduz geroztik haren ama, Asun Casasola, lan nekaezin batean ari da, erailketak eragindako mina gainditu eta jendartea eraldatzeko indarra ateraz, alabari gertatu zitzaiona inor gehiagori ez gertatzeko. Lan guzti horren errekonozimendu gisa, Asunen omenez, Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioarekin, Ipuin Motz lehiaketabat antolatzen da duela zorti urtetik, Irun herriko elkarte ezberdinekin elkarlanean eta pertsona ezberdinen
1000 ipuin baino gehiago jaso izan dira orain arteko edizioetan, eta indarkeriaren aurkako hausnarketarako balio izan du.
“Iritsitakoan jakinarazi” da aurtengo lehiaketarako, antolatzaileek, ipuinentzako proposatu duten abiapuntu edo gaia. Erasoen gehiengoa etxe barruan gertatzen dela jakin arren, oraindik, emakumeen artean sarriegi sentitzen den behar bat salatu nahi izan dute; etxera iristerakoan, etxera salbu iritsi izana abisatu beharrako sentsazio hori.
Aurtengoan, lau kategoria izango ditu lehiaketak: 10 eta 16 urte arteko gazteentzako euskara eta gaztelerazko kategoriak (2005 eta 2011 urte artean jaiotakoentzat) eta 16 urtetik gorakoentzat, hauek ere euskara eta gaztelerazko kategoriatan banatuta. Otsailaren 10a arte bidali ahalko dira lanak, emailez zein posta arruntaz.
SARIAK
Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da. Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko sariaz gain, 50 euroko balioa duen liburu pakete bat jasoko dute. Gazteen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat. Feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzten liburuez osatutako paketeak izango dira.
Anima zaitez zure ipuina gurekin partekatzera eta Asun Casasolaren eguneroko lanaren indarrari batu iezaiozu zure hondar alea.
HEMEN dauzkazue lehiaketan parte hartzeko oinarriak.