Gu ere nazkatuta gaude sare sozial toxikoekin, beraz, auzo berri batera aldatu gara: fedibertsora. Komunitate honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, Internet gizatiarrago, askeago eta kolaboratiboago baten aldeko apustua eginez.

Dena dago konektatuta, beraz, toki guztietan jendea jarraitu eta edukia argitaratu ahal izango duzu, aukeratzen duzuna aukeratuta ere

Mastodoneko komunitate hauetako edozeinetan hastea gomendatzen dizugu, hori baita fedibertorik ezagunenaren atea. Fedibertsoko komunitate guztiak konektatuta daude, beraz, edozein aldetako kontuekin elkarreragin ahal izango duzu, aukeratzen duzuna aukeratuta. Eta ez duzu zertan buelta askorik eman: erraz aldatu ahal izango zara etorkizunean, nahi baduzu.

Komunitate bakoitzak bere “Honi Buruz” atala du, eta bertan ikus dezakezu nork administratzen duen eta zer arau dituen.

Fedibertsoak !

Fedibertsoa elkarren artean komunikatzen diren sare sozialen multzo bat da eta guztiek ActivityPub izeneko protokoloa erabiltzen dute. Hau da, fedibertsoaren edozein txokotatik fedibertsoaren beste txoko batzuk aukeratu dituzten pertsonak jarraitu eta haiekin elkarreragiteko aukera ematen duen lengoai komuna. Erraz ulertzeko, emailak bezala funtzionatzen du: zuk Gmailen posta-kontu bat baduzu, bere kontua bere unibertsitateko zerbitzarian duen lagun batekin idatz dezakezu, edo zerbitzari autogestionatu bat erabiltzen duen zure auzoko kolektiboarekin. Fedibertsoaren abiapuntua logika bera da: sare sozial federatuak dira, eta nahi duzun lekutik egin dezakezu bat horiekin, enpresa teknologiko ilunen mende ez egoteko.

iconos con redes sociales del fediverso

Mastodon fedibertsoko sare sozialetako bat baino ez da. Gehien erabiltzen delako aukeratu genuen. Era berean, Mastodonen milaka zerbitzari daude. Bada jendea zerbitzariei instantziak deitzen diena, baina gauza bera da. Edonork (ezagutza tekniko eta baliabide pixka batekin) bere zerbitzaria munta dezake, edo kodea aztertu eta nahi bezala alda dezake, software librea delako. Zerbitzari bakoitza administratzaileek aukeratzen dituzten arauen arabera gobernatzen da. Batzuek modu asanblearioan funtzionatzen dute, eta erabiltzaile guztien artean erabakitzen dute nola konfiguratzen den, zer eduki moderatzen diren, etab. Dena delakoagatik, norbaitek zerbitzari bat muntatzen badu gauza maltzurrak egiteko (adibidez, spam edo eduki toxikoa argitaratzea), erantzuna erraza da: blokeatu egiten da, zure zerbitzariarekin komunikatu ezin izateko.

Fedibertsoa eraikitzen ari gara. Ez dauka sare sozial komertzialetan aurkitzen duzun hiperabiadura, dopamina edo eztabaida kopuru berdina. Eta ez da beharrezkoa, beste gauza bat delako: modu osasuntsuagoan eta gustagarriagoan topo egiteko, hitz egiteko eta harremanetan jartzeko espazio bat. Fedibertsoan lasai eta seguru gaude, eta merezi ditugun etorkizun digitalak elkarrekin eraikitzeko gaitasuna dugu.

Kanpaina honen inguruko informazio guztia Goazenlagunok.eus/ webgunean aurkituko duzu.

Pin It on Pinterest

Share This