PRESTAKUNTZA SAIOAK

Gizarte Ekonomian ekiten bidelaguntzeko

Euskadiko Garapen Agentzia, gestoria eta ekintzailetzako bidelaguntza egiten duten erakundeei zuzendutako

prestakuntza saioak.

HELBURUAK

  • Gizarte Ekonomiako enpresak eratzeko dauden traba, zalantza eta oztopoak era dinamikoan lantzea.

  • Gizarte Ekonomiako enpresa bat eratzeko prozesua era erraz, argi eta praktikoan azaltzea.

  • Gizarte Ekonomiako enpresak eratzeko dauden bitartekoak, laguntzak eta erraztasunak erakutsi.

  • Gizarte Ekonomiako enpresak sortzen laguntzeko prozesua emulatu eta adibidez praktiko bidez azaldu.

 

NORI DAGO ZUZENDUTA?

Kudeaketa ekonomikoko preskriptoreentzat, nagusiki Euskadiko Garapen Agentzientzat, eta enpresak eratzen laguntzeko zerbitzua eskaintzen duten beste gestoria edo enpresentzako.

IKASTAROEN EDUKIA

Honakoa izango da eduki sarrera modukoa, errazteko eta sinplifikatzeko helburuarekin.
Saioak galdera-erantzun formatuan egingo dira, modu informalean.

1.- Saioa: Kooperatibei buruz kezkatzen zaituzten 5 galdera.

Izen-ematea egin duten pertsonei aldez aurretik eskatuko zaie beren galderak, zalantzak eta kezka nagusiak bidaltzea. Elkar-laneko kideek saioa galdera horien arabera prestatuko dute.

Aurreikusten diren galderak hauek dira:

  • Zergatik eratzen dituzue kooperatibak? Zergatik ez?

  • Norentzat egokia izan liteke kooperatiba bat eratzea? Nola lotzen da guztia irabazi asmorik gabeko kontzeptuarekin?

2.- Saioa: Kooperatiba bat eratzen laguntzeko prozesuan simulazioa.
Klase honek kooperatiba bat eratzeko interesa duten pertsonen simulazioa egingo du, eta nola aholkatuko liratekeen azalduko da. Ekintzaile hipotetiko, Garapen Agentzia eta Elkar-lanen arteko lehen bilera baten, edota eratze prozesuaren simulazioa egingo da. Adibide praktiko baten bidez aurreko saioan azaldutako ongi kokatzea bilatzen da.

SAIOEN XEHETASUNAK

Formakuntza saio hauek era presentzialean zein telematikoki jaso daitezke.

  • Presentziala: Donostiko Tabakaleran izango dira saioak, Prisma B aretoan.

  • Online: izena ematean gela birtualerako sarrera erraztuko da.

Euskal Autonomi Erkidegoko Garapen Agentzia guztiei irekia dago, bai eta enpresak eratzen laguntzen dituzten gestoria edo bestelako enpresentzako.

Prestakuntza saioak martxoan izango dira.

  • Kooperatibei buruz kezkatzen zaituzten 5 galdera: MARTXOAK 13, 11:00-13:00

  • Kooperatiba bat eratzen laguntzeko prozesuan simulazioa: MARTXOAK 20, 11:00-13:00

Klaseak 2 ordukoak izango dira,11:00-13:00era.

Formakuntza saioak gazteleraz izango dira (irakasleak elebidunak dira).

Formakuntza saioek elkarrekin lotura zuzena dute, eta ondorioz bi saioak jasotzea gomendatzen da, baina bakoitzak nahi duen saioan edo saioetan eman dezake izena.

Doakoak dira prestakuntza saio hauek (Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sialaren babes ekonomikoaz antolatu ditugu).

 

Kaixo

Pin It on Pinterest