Zituene pasta obradorea: elikadura sektoreko erronkak eta aukerak

Azken hilabeteetan aldaketa prozesu garrantzitsu batean murgilduta egon da Zituene. Beste pasta ekoizle txiki batzuekin saretu, formakuntza teknikoa jaso eta ekoizpen prozesuak berrikusi dituzte, proiektuaren egonkortasuna eta etorkizuna indartzeko helburuarekin. Esperientzia horretatik abiatuta, elikadura sektoreko erronkez, ekonomia sozialeko proiektuen mugez eta elkarlanaren garrantziaz hitz egin dugu haiekin.

Azken hilabeteetan aldaketa eta ikasketa prozesu sakon batean murgilduta egon zarete. Noiz hasi zineten sentitzen zerbait aldatu beharra zegoela Zituenen?

Aldaketaren beharra azken urtean edo bitan hasi ginen argiago sentitzen. Zituene hasieratik hutsetik sortutako proiektua izan da, esperientzia praktikorik gabe baina ilusio eta konpromiso handiarekin. Elikadura burujabetzaren ikuspegitik pasta ekoiztea aukera interesgarria iruditu zitzaigun, eta horregatik ausartu ginen.

Hasierako urteetan ikasketa etengabea izan zen: saiakerak, akatsak eta hobekuntzak egunerokoaren parte ziren. Gauza asko ondo atera arren, beste zenbaitetan ez genuen aurrerapen argirik ikusten. Denborarekin konturatu ginen zenbait arlotan estankatuta geundela, eta ahalegin bera errepikatzen genuen arren, emaitzak ez zirela benetan hobetzen.

Horrek frustrazio puntu bat ekarri zuen: ezjakintasun teknikoa, erreferenterik eza eta inguruan pasta tradizio sendorik ez izatea. Prozesu asko intuizioz eta probaz egin ditugu, eta horrek muga argiak jarri dizkigu.

Une batean argi ikusi genuen: proiektuak ezin zuen horrela jarraitu. Edo salto kualitatibo bat ematen genuen, edo arriskua zegoen pixkanaka ahultzeko eta bere bidea galtzeko.

Malagako Spiga Negra proiektuarekin izandako harremanak etapa berri bati ateak ireki dizkio Zitueneri. Zer suposatu du zuentzat beste proiektu txiki batzuekin elkartzeak eta formakuntza tekniko hori jasotzeak?

Hasieratik elkarlana izan da gure oinarrietako bat. Spiga Negra eta antzeko beste proiektu batzuk ezagutzeko lehenengo pausoak eman genituen, bisitak eginez eta esperientziak partekatuz. Sare horrek hasierako ikasketa asko erraztu zizkigun eta bidea ireki zigun.

Hala ere, denborarekin ikusi dugu denok antzeko egoeretan geundela: zalantzak, esperimentazioa eta ziurgabetasuna eguneroko. Elkarri laguntzeko borondatea bazegoen, baina askotan ez genuen erantzun tekniko zehatzik edo egonkorrik.

Aditu baten laguntza jasotzea inflexio puntua izan da. Bere ekarpenek urteetan bueltaka genituen arazo askori azalpena eman diete, eta batez ere gure prozesuak modu sistematikoagoan ulertzen lagundu digute. Horrek konfiantza, egonkortasun eta norabide handiagoa ekarri du, eta etapa berri baten atea ireki digu.

Prozesu horretan zalantzak eta zailtasunak ere agertu dira: antolaketa, denborak, familia eta lanaren arteko oreka… Zein da halako elikadura proiektu txiki bat sostengatzearen alde ikusezinena?
Formakuntza eta aholkularitza teknikoaren ondoren, zer aldaketa egin dituzue zuen eguneroko lanean? Zer hobetu da pasta ekoizpenean edo antolaketan?

Alde ikusezinena kontziliazioa eta eguneroko karga emozionala da. Hasieran dena proiektuari ematen genion: denbora, energia eta arreta osoa. Baina denborarekin bizitza pertsonalak gero eta pisu handiagoa hartu du: semeak, familia, eta eguneroko ardura txiki eta handiak.

Horrek esan nahi du askotan ezin garela biok aldi berean egon, edo lan egiten dugunean burua ez dagoela guztiz zentratuta. Proiektu txiki batean hori oso nabaria da eta etengabeko moldaketa eskatzen du, baita erritmo emozional oso aldakorra ere.

Formakuntzaren ondoren, aldaketa nagusiak pasta lehorrean egin ditugu, bereziki lehortze prozesuan. Arazo nagusia zen pasta batzuetan egostean puskatzen zela, eta horrek zalantzan jartzen zuen kate osoa.

Ekoizpen sistema osoa berrikusi dugu: lehortze baldintzak, biltegiaren antolaketa, denborak eta lan fluxuak. Hasieran emaitzak ez ziren egonkorrak, eta ziurgabetasun une batzuk izan genituen, baina pixkanaka hobekuntza argia etorri da. Gaur egun pasta fidagarriagoa da, eta guk ere askoz segurtasun handiagoz lan egiten dugu.

Zuen esperientziatik abiatuta, zeintzuk dira gaur egun elikadura transformazioko proiektu txiki batek dituen erronka nagusiak? Non nabaritzen dira zailtasun handienak?

Erronka nagusia txikitasunaren egitura bera da. Bi pertsonen artean enpresa oso bat aurrera eramateak karga handia sortzen du: ekoizpena, administrazioa, salmenta, komunikazioa eta logistika.

Gainera, merkatuan enpresa handiekin lehiatzen gara, baldintza guztiz desberdinetan. Horrek hasieratik desoreka handia sortzen du eta askotan ikusezina da kanpotik.

Beste erronka garrantzitsu bat kontsumoaren logika da. Askotan produktua prezioaren arabera soilik epaitzen da, eta ez atzean dagoen lana, denbora edo balio-sistema kontuan hartuta.

Horregatik, guretzat funtsezkoa da azaltzea ez garela produktu isolatu bat saltzen ari, baizik eta ekoizpen eredu bat, ekonomia lokala eta harreman sare bat ere bai.

Askotan ekonomia sozialeko proiektuei ilusioz eta balioez hitz egiten zaie, baina gutxiago profesionalizazioaz edo formakuntzaren beharraz. Zuek nola bizi izan duzue hori? Zer falta sumatu duzue bidean?

Ekonomia sozialak ilusio eta balio handiak ditu oinarrian, eta hori oso indartsua da. Gure kasuan ere horrela izan da hasieratik. Baina denborarekin ikusi dugu profesionalizazio falta nabarmena dagoela.

Askotan badirudi sareak edo egitura kolektiboak sendoagoak izango direla, baina errealitatea da proiektu asko beren kabuz aurrera atera behar direla, baliabide mugatuekin.

Horrek desilusio uneak ekarri ditu eta batzuetan bakardade sentsazioa ere bai, batez ere erabaki estrategiko edo ekonomiko garrantzitsuak hartu behar direnean.

Formakuntza faltak prozesua askoz konplexuagoa bihurtu du: ez da soilik ekoiztea, baizik eta enpresa bat modu egonkorrean gidatzea eta epe luzeko erabakiak hartzea.

Saretzeak paper garrantzitsua izan du etapa berri honetan. Zer ematen dute elkarlan sareek halako proiektuentzat? Eta zer falta da oraindik sektorean elkarlan hori errazteko?

Sareek batez ere babesa, ulermena eta esperientzien trukea ematen dute. Antzeko egoeretan dauden pertsonekin hitz egiteak bakardade sentsazioa nabarmen murrizten du.

Askotan laguntza handiena ez da teknikoa, baizik eta emozionala: norbaitek zure egoera ulertzen duela sentitzea.

Hala ere, oraindik lehia ikuspegia oso presente dago sektorean, eta horrek ezagutza partekatzea mugatzen du. Batzuetan beldurra dago besteekin informazioa partekatzeak norberaren posizioa ahulduko duela.

Falta dira elkar ezagutzeko espazio gehiago eta denbora egonkorragoak harremanak eraikitzeko. Elkarlana ez da automatikoki sortzen; landu, elikatu eta zaindu egin behar da.

Zituene kooperatiba bat da, baina baita elikadura proiektu bat ere. Zer esan nahi du zuentzat elikadura eraldatzaileaz hitz egiteak? Zer aldatu nahi duzue zuen jardunaren bidez?

Guretzat elikadura eraldatzailea ez da produktu bat egitea bakarrik, baizik eta sistema oso bat ulertzeko eta pixkanaka aldatzeko modu bat.

Helburua da bertako lehengaiekin, modu justuago batean eta gertuko ekonomia indartuz ekoiztea. Ez da eskala handiko edo esportaziorako logika batean oinarritzen, baizik eta lurraldeari lotutako ereduan.

Elikadura ez da kontsumo ekintza hutsa: eskubide sozial eta politiko bat da. Zer jaten dugun, nork ekoizten duen eta nola banatzen den erabakitzea funtsezkoa da gizartearen egiturarako.

Ez dugu sistema osoa bakarrik aldatuko, baina proiektu txiki bakoitzak ekarpen esanguratsu bat egin dezake.

1. Azken hilabeteetan aldaketa eta ikasketa prozesu sakon batean murgilduta egon zarete. Noiz hasi zineten sentitzen zerbait aldatu beharra zegoela Zituenen?

Aldaketaren beharra azken urtean edo bitan hasi ginen argiago sentitzen. Zituene hasieratik hutsetik sortutako proiektua izan da, esperientzia praktikorik gabe baina ilusio eta konpromiso handiarekin. Elikadura burujabetzaren ikuspegitik pasta ekoiztea aukera interesgarria iruditu zitzaigun, eta horregatik ausartu ginen.

Hasierako urteetan ikasketa etengabea izan zen: saiakerak, akatsak eta hobekuntzak egunerokoaren parte ziren. Gauza asko ondo atera arren, beste zenbaitetan ez genuen aurrerapen argirik ikusten. Denborarekin konturatu ginen zenbait arlotan estankatuta geundela, eta ahalegin bera errepikatzen genuen arren, emaitzak ez zirela benetan hobetzen.

Horrek frustrazio puntu bat ekarri zuen: ezjakintasun teknikoa, erreferenterik eza eta inguruan pasta tradizio sendorik ez izatea. Prozesu asko intuizioz eta probaz egin ditugu, eta horrek muga argiak jarri dizkigu.

Une batean argi ikusi genuen: proiektuak ezin zuen horrela jarraitu. Edo salto kualitatibo bat ematen genuen, edo arriskua zegoen pixkanaka ahultzeko eta bere bidea galtzeko.

2.- Malagako Spiga Negra proiektuarekin izandako harremanak etapa berri bati ateak ireki dizkio Zitueneri. Zer suposatu du zuentzat beste proiektu txiki batzuekin elkartzeak eta formakuntza tekniko hori jasotzeak?

Hasieratik elkarlana izan da gure oinarrietako bat. Spiga Negra eta antzeko beste proiektu batzuk ezagutzeko lehenengo pausoak eman genituen, bisitak eginez eta esperientziak partekatuz. Sare horrek hasierako ikasketa asko erraztu zizkigun eta bidea ireki zigun.

Hala ere, denborarekin ikusi dugu denok antzeko egoeretan geundela: zalantzak, esperimentazioa eta ziurgabetasuna eguneroko. Elkarri laguntzeko borondatea bazegoen, baina askotan ez genuen erantzun tekniko zehatzik edo egonkorrik.

Aditu baten laguntza jasotzea inflexio puntua izan da. Bere ekarpenek urteetan bueltaka genituen arazo askori azalpena eman diete, eta batez ere gure prozesuak modu sistematikoagoan ulertzen lagundu digute. Horrek konfiantza, egonkortasun eta norabide handiagoa ekarri du, eta etapa berri baten atea ireki digu.

3.- Prozesu horretan zalantzak eta zailtasunak ere agertu dira: antolaketa, denborak, familia eta lanaren arteko oreka… Zein da halako elikadura proiektu txiki bat sostengatzearen alde ikusezinena?
Formakuntza eta aholkularitza teknikoaren ondoren, zer aldaketa egin dituzue zuen eguneroko lanean? Zer hobetu da pasta ekoizpenean edo antolaketan?

Alde ikusezinena kontziliazioa eta eguneroko karga emozionala da. Hasieran dena proiektuari ematen genion: denbora, energia eta arreta osoa. Baina denborarekin bizitza pertsonalak gero eta pisu handiagoa hartu du: semeak, familia, eta eguneroko ardura txiki eta handiak.

Horrek esan nahi du askotan ezin garela biok aldi berean egon, edo lan egiten dugunean burua ez dagoela guztiz zentratuta. Proiektu txiki batean hori oso nabaria da eta etengabeko moldaketa eskatzen du, baita erritmo emozional oso aldakorra ere.

Formakuntzaren ondoren, aldaketa nagusiak pasta lehorrean egin ditugu, bereziki lehortze prozesuan. Arazo nagusia zen pasta batzuetan egostean puskatzen zela, eta horrek zalantzan jartzen zuen kate osoa.

Ekoizpen sistema osoa berrikusi dugu: lehortze baldintzak, biltegiaren antolaketa, denborak eta lan fluxuak. Hasieran emaitzak ez ziren egonkorrak, eta ziurgabetasun une batzuk izan genituen, baina pixkanaka hobekuntza argia etorri da. Gaur egun pasta fidagarriagoa da, eta guk ere askoz segurtasun handiagoz lan egiten dugu.

4.- Zuen esperientziatik abiatuta, zeintzuk dira gaur egun elikadura transformazioko proiektu txiki batek dituen erronka nagusiak? Non nabaritzen dira zailtasun handienak?

Erronka nagusia txikitasunaren egitura bera da. Bi pertsonen artean enpresa oso bat aurrera eramateak karga handia sortzen du: ekoizpena, administrazioa, salmenta, komunikazioa eta logistika.

Gainera, merkatuan enpresa handiekin lehiatzen gara, baldintza guztiz desberdinetan. Horrek hasieratik desoreka handia sortzen du eta askotan ikusezina da kanpotik.

Beste erronka garrantzitsu bat kontsumoaren logika da. Askotan produktua prezioaren arabera soilik epaitzen da, eta ez atzean dagoen lana, denbora edo balio-sistema kontuan hartuta.

Horregatik, guretzat funtsezkoa da azaltzea ez garela produktu isolatu bat saltzen ari, baizik eta ekoizpen eredu bat, ekonomia lokala eta harreman sare bat ere bai.

5.- Askotan ekonomia sozialeko proiektuei ilusioz eta balioez hitz egiten zaie, baina gutxiago profesionalizazioaz edo formakuntzaren beharraz. Zuek nola bizi izan duzue hori? Zer falta sumatu duzue bidean?

Ekonomia sozialak ilusio eta balio handiak ditu oinarrian, eta hori oso indartsua da. Gure kasuan ere horrela izan da hasieratik. Baina denborarekin ikusi dugu profesionalizazio falta nabarmena dagoela.

Askotan badirudi sareak edo egitura kolektiboak sendoagoak izango direla, baina errealitatea da proiektu asko beren kabuz aurrera atera behar direla, baliabide mugatuekin.

Horrek desilusio uneak ekarri ditu eta batzuetan bakardade sentsazioa ere bai, batez ere erabaki estrategiko edo ekonomiko garrantzitsuak hartu behar direnean.

Formakuntza faltak prozesua askoz konplexuagoa bihurtu du: ez da soilik ekoiztea, baizik eta enpresa bat modu egonkorrean gidatzea eta epe luzeko erabakiak hartzea.

6.- Saretzeak paper garrantzitsua izan du etapa berri honetan. Zer ematen dute elkarlan sareek halako proiektuentzat? Eta zer falta da oraindik sektorean elkarlan hori errazteko?

Sareek batez ere babesa, ulermena eta esperientzien trukea ematen dute. Antzeko egoeretan dauden pertsonekin hitz egiteak bakardade sentsazioa nabarmen murrizten du.

Askotan laguntza handiena ez da teknikoa, baizik eta emozionala: norbaitek zure egoera ulertzen duela sentitzea.

Hala ere, oraindik lehia ikuspegia oso presente dago sektorean, eta horrek ezagutza partekatzea mugatzen du. Batzuetan beldurra dago besteekin informazioa partekatzeak norberaren posizioa ahulduko duela.

Falta dira elkar ezagutzeko espazio gehiago eta denbora egonkorragoak harremanak eraikitzeko. Elkarlana ez da automatikoki sortzen; landu, elikatu eta zaindu egin behar da.

7.- Zituene kooperatiba bat da, baina baita elikadura proiektu bat ere. Zer esan nahi du zuentzat elikadura eraldatzaileaz hitz egiteak? Zer aldatu nahi duzue zuen jardunaren bidez?

Guretzat elikadura eraldatzailea ez da produktu bat egitea bakarrik, baizik eta sistema oso bat ulertzeko eta pixkanaka aldatzeko modu bat.

Helburua da bertako lehengaiekin, modu justuago batean eta gertuko ekonomia indartuz ekoiztea. Ez da eskala handiko edo esportaziorako logika batean oinarritzen, baizik eta lurraldeari lotutako ereduan.

Elikadura ez da kontsumo ekintza hutsa: eskubide sozial eta politiko bat da. Zer jaten dugun, nork ekoizten duen eta nola banatzen den erabakitzea funtsezkoa da gizartearen egiturarako.

Ez dugu sistema osoa bakarrik aldatuko, baina proiektu txiki bakoitzak ekarpen esanguratsu bat egin dezake.

8.- Balio koherenteak mantentzea eta ekonomikoki bideragarria izatea ez dira beti erraz uztartzen. Zein tentsio edo kontraesan agertzen dira zuen egunerokoan?

Tentsioa etengabea da. Balio etikoek askotan kostu ekonomiko handiagoa dakarte: hornitzaile txikiagoak, lan baldintza duinagoak eta ekoizpen prozesu zainduagoak.

Horrek zuzenean eragiten du produktuaren prezioan, eta kontsumitzaile guztiek ez dute hori modu berean ulertzen edo baloratzen.

Guretzat koherentzia ez da negoziagarria, baina horrek presio ekonomiko handia sortzen du egunerokoan. Oreka bilatzea da erronka nagusia: nola mantendu bideragarritasuna balioei uko egin gabe.

9.- Azken hilabeteetako ikasketa eta aldaketek zer aukera berri ireki dizkizue? Ekoizpenean, merkaturatzean edo proiektuaren etorkizunean ikusten dituzue aldaketa posibleak?

Ekoizpenean egindako hobekuntza teknikoek kalitate egonkorragoa ekarri dute. Horrek segurtasun handiagoa eta konfiantza berritua eman digu.

Aurretik zalantza handiak zeuden loteen fidagarritasunarekin, eta horrek hazkunde edo hedapen aukerak mugatzen zituen.

Orain oinarri sendoago batekin, merkaturatzean pauso berriak emateko aukera ikusten dugu, betiere modu gradualean eta presarik gabe, egonkortasuna lehenetsiz.

10.- Zituenek zortzi urte bete ditu dagoeneko. Atzera begiratuta, zer ikasi duzue bidean? Eta zerk ematen dizue gaur egun aurrera jarraitzeko indarra?

Ikasgai nagusia da ilusioa ez dela nahikoa: formakuntza, egitura eta baliabide egonkorrak behar dira. Momentu zailak izan dira eta batzuetan proiektua bera zalantzan jarri dugu.

Hala ere, motibazioak iraun du denboran zehar. Orain ikuspegi errealistago batekin, indar handiagoa dugu jarraitzeko.

Gainera, argi ikusi dugu bi pertsonen arteko mendekotasuna arriskutsua dela, eta horregatik talde txikia handitzea beharrezkoa izango da etorkizunean.

Azken finean, ikasitakoa argia da: proiektu batek iraun dezan, egitura sendoa, ezagutza teknikoa eta bizitza pertsonalarekin bateragarritasuna behar ditu. Orain, oinarri horiekin, etorkizunera begiratzeko indarra badugu.

Tentsioa etengabea da. Balio etikoek askotan kostu ekonomiko handiagoa dakarte: hornitzaile txikiagoak, lan baldintza duinagoak eta ekoizpen prozesu zainduagoak.

Horrek zuzenean eragiten du produktuaren prezioan, eta kontsumitzaile guztiek ez dute hori modu berean ulertzen edo baloratzen.

Guretzat koherentzia ez da negoziagarria, baina horrek presio ekonomiko handia sortzen du egunerokoan. Oreka bilatzea da erronka nagusia: nola mantendu bideragarritasuna balioei uko egin gabe.

Azken hilabeteetako ikasketa eta aldaketek zer aukera berri ireki dizkizue? Ekoizpenean, merkaturatzean edo proiektuaren etorkizunean ikusten dituzue aldaketa posibleak?

Ekoizpenean egindako hobekuntza teknikoek kalitate egonkorragoa ekarri dute. Horrek segurtasun handiagoa eta konfiantza berritua eman digu.

Aurretik zalantza handiak zeuden loteen fidagarritasunarekin, eta horrek hazkunde edo hedapen aukerak mugatzen zituen.

Orain oinarri sendoago batekin, merkaturatzean pauso berriak emateko aukera ikusten dugu, betiere modu gradualean eta presarik gabe, egonkortasuna lehenetsiz.

Zituenek zortzi urte bete ditu dagoeneko. Atzera begiratuta, zer ikasi duzue bidean? Eta zerk ematen dizue gaur egun aurrera jarraitzeko indarra?