EKINTZAILETZA PROGRAMA

ERALDAKETA FABRIKA

Zer da Eraldaketa Fabrika Kooperatiba Ekintzailetza Programa?

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen ikuspegitik Bidasoaldean (Irun eta Hondarribian) kooperatibak eratzen laguntzeko doako programa da. Gizartearen beharrei begira arituko diren enpresak eratzen laguntzen dugu. Ikuspegi feminista, ekologista eta sozial batetik lan egin nahi duten enpresak eratzen laguntzen dugu, programa ere, filosofia horretatik landuz. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako programa bat da.

Norentzako da programa?

Bidasoaldean errotzeko asmoa

Kooperatiba edo Sozietate laboral eratzeko

Ekonomia Sozialeko logikan txertatuta

eta gainera

Irabazien inguruko planteamendu soziala

Genero ikuspegia

Euskara ardatz

Jasangarritasun ekologikoa

Azkarra

Kurtso batean (4 hilabetetan) enpresa martxan egotea bilatzen da.

Pertsonalizatua

Bakarkako prozesuak izanik, beharren araberako programa izan daiteke.

Malgua

Ekintzailearen denbora beharretara egokitua.

Eraginkorra eta praktikoa

Planteamendu teorikotik hasita, emaitza praktikoak bilatzen dira.

Feminista, ekologista eta euskalduna

Eraldaketa honek jasangarritasun ekologikoa eta sozialak bilatu behar dituela ulertzen dugu, genero ikuspegi integral batetik landuta eta gure lurraldeko kultura integratuta.

Zer eskaintzen dugu?

Ekintzailetza programa honek beste ekonomia batetik lan egiteko aukera ematen du, zehazki, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailetik. Programa konbentzionalek zeharka ukitu ohi dute gizartearen beharretara begira eraikitako ekonomia ekosozial hau, baina Eraldaketa Fabrika programaren kasuan, programaren esentzia da. Olatukoop-etik sustatutako KoopFabrika programaren lerro berean kokatzen da.

Jarri gurekin harremanetan

Eraldaketa Fabrika programaren inguruan informazio gehiago beharko bazenu, jarri gurekin harremanetan azpiko formularioa erabiliz, eta gustura erantzungo dizugu.

Bidali ezaiguzu mezu bat

    Kontaktua

    Aixin Zolua ibilbidea 5, behea.
    20304 Irun
    +34 843 740 198
    proiektuak@bdskoop.eus

    Pin It on Pinterest