BALIO KOOPERATIBOAK SARITZERA GOAZ
BIDASOA KOOPERATUZ SARIKETA1.500 euroko bi sari banatuko ditugu balore kooperatiboak ezagutu eta sustatzeko antolatu dugun sariketaren bidez.
BDSKoop Eraldaketa Fabrika elkartetik Bidasoaldean Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta tokiko ekonomia sustatzeko aurrera daramatzagun ekinbideen artean, oraingoan, balio kooperatiboak indartzeko sariketa jarri dugu martxan. “Bidasoa Kooperatuz” deitu dugun sari hau Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako sailaren babesarekin antolatu dugu.
3.000 euro banatuko ditugu 1500 euroko bi sariren bidez, Behe Bidasoan balio kooperatiboak aplikatze aldera, aurten eta aurreko urteetan, neurri, tresna, proiektu edo egiturak garatu dituzten kooperatiba eta lan sozietateei.
Balio kooperatiboak erakunde eta enpresa kooperatiboak definitzeko erabiltzen diren 7 printzipio edo elementu bereizgarri dira, Euskadiko Kooperatiben Legeak ere barnebiltzen dituenak, gizarte ekonomiako erakundeen jardueraren oinarritzat hartzen direnak.
Kooperatiben Aliantza Internazionalaren mendeurrena ospatzeko 1995eko irailean Manchesterren egindako II. Batzar Nagusian adostu zen Nortasun Kooperatiboaren Adierazpen berriak kooperatibaren definizio berri bat ekarri zuen, eta Printzipio eta Balio Kooperatiboen formulazioaren berrikuspena jaso bere baitan.
Formulazio berriak, 1844an, Rochdaleko Aitzindariek, historiako lehen kooperatibaren fundatzaileek, formulatu zuten printzipio-sistema sinple, argi eta sendo haren funtsari eusten dio, ia 170 urteko historian eraginkorra izan eta kooperatibismoa munduko indar sozial eta ekonomiko handienetako bat bihurtzen lagundu zuen printzipio eta balioen sistemari, aldi berean egungo une historikoa hobeto interpretatzeko elementu berriak txertatuz.
Honakoak dira zazpi balio kooperatiboak: kideen kudeaketa demokratikoa, kidetza irekia eta borondatezkoa, kideen parte hartze ekonomiko beharrezkoa, autonomia eta independentzia, kooperatiben arteko lankidetza, komunitatearekin konpromisoa, hezkuntza, formakuntza eta informazioa bermatzea.
Balio hauek ezagutzeko banatuko ditugu sariak, praktikan gure eskualdean nola gauzatzen diren jakin, balioan jarri eta behar duen oihartzuna emateko. Behe bidasoan eskualdean 100 kooperatiba eta lan sozietate baina gehiago dago, eta hauen eguneroko lana ikusgarri egin nahi dugu.
Lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarrak, beraz, kooperatiba edo lan sozietatea izatea eta Behe Bidasoakoa izatea (Irun edota Hondarribia) dira. Lehiaketan parte hartzeko,
https://www.bdskoop.eus/bidasoa-kooperatuz/ web orrialdean eskegita dagoen galdetegia bete besterik ez da egin behar. Erreza eta azkarra da. Aukera eman nahi dugu balio kooperatiboen inguruan hausnartzeko, baina baita parte hartzea sustatzeko.
Galdetegia osatzeko aukera martxoaren 15era izango da zabalik. Behin epea bukatuta, jasotako erantzun guztiak epaimahai kualifikatu bati helaraziko zaizkio, eta honek hartuko du erabakia.
Bi sari egongo dira:
- Balio kooperatiboen betetzea barrura begira: IZAERA DEMOKRATIKOARI SARIA (1.500 €)
- Balio kooperatiboen betetzea kanpora begira: KOMUNITATE eta BESTE KOOPERATIBEKIKO LANKIDETZA ETA INTERESA SARIA (1.500 €)
Sariaren inguruko informazio zabalagoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ondoko bideak erabiliz:
Emailez:proiektuak@bdskoop.eus
Telefonoz: 843 740 198