BADATOR BADOA

BEHE BIDASOAKO BANAKETA KOOPERATIBA BERRIA AURKEZTU DA

Eraldaketa Fabrika programaren barruan landutako lehen proiektua aurkeztu dugu gaur goizean.

Eraldaketa fabrika, BDS KOOPetik lantzen ari garen programa bat da, pertsonen bizitza erdigunean jarriko duen enpresa-sare jasangarria, osasuntsua eta errespetuzkoa sortzea helburu duena.

Ikerketa bat egiten ari gara, eskualdean ditugun beharrak antzeman eta identifikatzeko, eredu jasangarri batetik asebetetzen saiatuko garena. Ikerketa honen arira, ikusi genuen premiazkoa zela gure eskualdean, naturarentzat zein pertsonentzat jasangarria izango zen banaketa-sistema bat sortzea.

Azterketa hontatik jaio da Badoa, bertakoa, etikoa eta iraunkorra izatea oinarritzat duen banaketa kooperatiba. Bizikleta elektrikoen bitartez egingo du banaketa, kutsadura ahalik eta gutxien sortzeko asmoz eta eskualdeko ostalariekin eta komertzioekin lan egitea du helburua.

Beste banaketa enresa batzuek dituzten mugen gainetik, Hendaia, Hondarribia eta Irun izango ditu lanerako eremu eta euskaraz, gazteleraz, eta frantsesez erabili ahalko den aplikazio baten bidez egino dira eskaerak.

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen ikuspegitik atera da aurrera proiektua eta lanaren burujabetzaren bitartez, prekarizazioari aurre egin eta lan duin eta seguruaren alde egitea da asmoa.

Emaiguzu bultzada bat kanpaina jarri dugu martxan, proiektuari bultzada bat eman nahi diozuen guztiek ekarpen ekonomiko bat egin dezazuen.
Badoa kooperatibaren webgunean izango dituzue kanpainaren xehetasunak.

Pin It on Pinterest

Share This