REAS Nafarroa Ekonomia Solidarioaren sarean parte hartzen duen Artelan proiektua dugu. Ohiana Lorea Artelan proiektuaren sortzailea da. Egitasmo hau aholkularitza bat da, herritarren parte-hartzea, ikerketa soziala eta tokiko garapenerako eta gizarte-eraldaketarako gaikuntza kolektiboa bultzatzen edo laguntzen duena.
Gero eta indibidualistagoak garen honetan, prozesu parte hartzaile eta komunitarioak garrantzi handiagoa hartzen dute. Eta horretara dedikatzen dira Ohaina eta bere bazkidea den Unai Irigarai.