"ERALDAKETARAKO SINDIKALISMOA ETA EKONOMIA SOZIALA"

LIBURUAREN AURKEZPENA

Testua : BDS KOOP
Argazkiak: Gari Garaialde

Talaios kooperatibako kide den Oscar Garcia Jurado eta ELA sindikatuko Negoziazio Kolektiboko arduraduna den Pello Igeregik, Manu Robles-Arangiz fundazioa eta Talaios kooperatibak elkarlanean argitaratu duten “Eraldaketarako sindikalismoa eta ekonomia soziala” liburua aurkeztu dute.

Estrategia sozioekonomiko burujabe baterantz ibili beharreko bidean, garapen ekonomikoa ikuspegi eraldatzailetik egiteko, eta bide horretan, kooperatibismo eta sindikalismo eraldatzailearen arteko harremana eta estrategia komunak lantzeko asmoz egin den lana da argitalpena.

Sistema sozioekonomiko kapitalistari, oro har, eta egungo euskal kapitalismoari, bereziki, alternatibak bilatzeko beharretatik abiatzen dira liburuan planteatzen diren edukiak. Horretarako gizarte-ekonomia eraldatzaileari lotutako azterketa-, pentsamendu-eta praktika-ildoak aurkezten dira, estrategia sozioekonomiko subiranista bat eraikitzen aurrera egiteko oinarrizko tresna gisa.
Esparru horretan, kooperatibismoaren eta gizarte-ekonomiaren eta sindikalismoaren arteko harremanari buruzko hausnarketak eta proposamenak egiten dira, bai eta sindikalismo eraldatzaileak bultzatu beharreko enpresa eredu edo ekoizpen-unitate motari buruzkoa ere; horretarako lanaren eta langile-klasearen kontzeptua birplanteatzea ezinbestekoa izanik.

Liburua Oscar Garcia Jurado ekonomialari andaluziarrak idatzi du Talaios kooperatibako kideekin batera.

Liburua, hemen klik eginda deskargatu daiteke, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren webgunetik, PDF formatuan.

Liburua, hemen klik eginda deskargatu daiteke, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren webgunetik, PDF formatuan.

Pin It on Pinterest

Share This