PRESTAKUNTZA SAIOAK

Kudeaketa ekonomikoko langileei zuzendutako prestakuntza saioak Gizarte Ekonomia alorrean

HELBURUAK

  • Gizarte Ekonomiaren kudeaketa ekonomikoan jakintzak hedatu eta sakondu.
  • Euskadiko kooperatiben legearen inguruko jakintza sakondu eta era praktikoan aplikatzen ikastea.
  • Gizarte ekonomiako enpresen administrazio eta kontabilitatea egiten ikastea, edota jakintzetan sakontzea.
  • Gizarte Ekonomiako kudeaketa hobea eta eraginkorragoa bilatzea.

 

NORI DAGO ZUZENDUTA?

  • Gizarte Ekonomia enpresetako administrarientzat.
  • Kudeaketa ekonomikoko preskriptoreentzat:
    • Garapen Agentziak
    • Gestoriak
    • Lan formakuntza eta Unibertsitateko irakasleak

IKASTAROEN EDUKIA

KOOPERATIBA-SOZIETATEEN ARAUBIDE JURIDIKOA

8 ordu
  • Kooperatiben definizioa eta motak
  • EAEko kooperatiben esparru juridiko substantibo eta erregistrala
  • Kooperatiben balioak eta printzipioak
  • Bazkideak
  • Organo sozialak
  • Araubide ekonomikoa
  • Kooperatibetako bazkide langileen sozietate- eta lanetik kanpoko harremanak
  • Gizarte Segurantza eta kooperatibak
  • Sozietatearen estatutuen edukia
  • Kooperatiba moten berezitasunak (lan elkartua, irakaskuntza, etab.)Arbitrajea kooperatibetan
  • Kooperatiben eraldaketa, desegitea eta likidazioa

KOOPERATIBEN KONTABILITATEA

4 ordu
  • Kontabilitate esparru orokorra eta berariazkoa
  • Bazkideen ekarpenen kontabilizazioa
  • Kooperatiba-soberakinaren banaketaren kontabilizazioa

KOOPERATIBEN FISKALITATEA

4 ordu
    • Esparru fiskala
    • Kooperatiben tributazioa:
      • Sozietateen gaineko zerga
      • Ondare-eskualdaketen gaineko zerga
      • Beste zerga batzuetan aitortutako onurak
      • Kooperatibetako bazkideen tributazioa

SAIOEN XEHETASUNAK

Formakuntza saio hauek Irungo MU-ren Enpresagintza Fakultatean emango dira, eta Gipuzkoa osoko erakunde eta norbanakoei irekia dago.

Prestakuntza saioak marxoan izango dira.

  • KOOPERATIBA-SOZIETATEEN ARAUBIDE JURIDIKOA Martxoak 11, 12, 13 eta 14
  • KOOPERATIBEN KONTABILITATEA Martxoak 18 eta 19
  • KOOPERATIBEN FISKALITATEA Martxoak 20 eta 21

Klaseak 2 ordukoak izango dira, 16:30etatik 18:30etara.

Formakuntza saioak gazteleraz izango dira (irakasleak elebidunak dira).

Formakuntza bloke bakoitza independentea da, eta bakoitzak nahi duen blokeetan eman dezake izena.

Doakoak dira prestakuntza saio hauek (Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sialaren babes ekonomikoaz antolatu ditugu).








    Kaixo

    Pin It on Pinterest