EMAKUMEEN AZTARNAK HONDARRIBIAN

PROIEKTUAREN AURKEZPENA

BDSKOOP

“Emakumeen aztarnak Hondarribian” proiektua Hondarribiko historiari emakume ezberdinek egindako ekarpena gogora ekarri eta goraipatzeko egitasmoa da. Parean elkarteak sustatu eta Maria José Noain Maura historialariaren eta Andrea Villamor Sanchez ilustratzailearen laguntzarekin gauzatu dute Hondarribian barrena doan ibilbidea.

Ilustrazioak, audioak, eta testuak harilkatuz hamar emakumeren biografia ezagutzeko paseoa plazaratu zuen Parean elkarteak udazkenean eta orain Hondarribiko Udalaren diru-laguntzari esker, proiektuak bere liburua propioa du, hau ere “Emakumeen aztarnak Hondarribian” izenarekin.

Proiektuko protagonistak diren hamar emakumeak aurkitu daitezke liburuan eta haien azaletik sorginkeriaz, merkataritzaz, botereaz, arrantzaz, arteaz edota gerraz arittzeko aukera emten du, beti ere emakumeen ekarpenetik. Gainera, emakume bakoitza hirigune historikoko puntu bati lotuta agertzen da, ibilbidean erakusten den bezala, bere historia pertsonala indartuz.

Liburuak musu-truk jaso daitezke Hondarribiko liburutegian.

Azaroaren 27an egin behar zen “Emakumeen aztarnak Hondarribian” paseo herritarra eguraldiak zapuztu zuenez, oraingoan, udaberriarekin batera saiakera berria egingo da datorren MARTXOAREN 19n, larunbatean; Maria José Noain Maurak gidatuta.

Ibilaldia 11.00tan abiatuko da Arma Plazatik, dohanekoa izango da, baina parte hartzeko izena eman beharra dago, kopurua mugatua da-eta.

Izena emateko HEMEN dagoen izen-emate horria bete dezakezu edo parean.eus web orrian Emakumeen aztarnak Hondarribian atalean bertan bete.

Gogoratu gainera, datorren larunbatean kalean egingo dEn paseo birtuala, audioz, ilustrazioz, testuz eta PDFz osatua dagoena, Parean.eus web orrian dagoela eta etengabe egongo dela ikusgai. Nahi duenak, nahi duenean paseoa ikusi eta bere kaxa egiteko.

Pin It on Pinterest

Share This