Jendeak janak etxetik eskatu eta bertan kontsumitzeko ohitura geroz eta zabalduago dagoela esaten badugu, ez gara ari deus berria kontatzen. Urte asko dira, urrutiko filmetan ikusten genuen jarduera hori geurean ere egiteko aukera eman zigutenetik. Hanburgeseria edo janari azkarrak eskaintzen zituzten taberna eta jatetxe batzuk langile bat izaten zuten, geuk eskatutako etxera ekartzeko. Gero, kate haundiak etorri ziren, pizzeria ezagunak.

Janariak kontsumitzeko joera hau egonkortzen joan zelarik, hurrengo pausua argia zen: banaketa egitea arduratuko ziren enpresak sortzea. saltzeko produktuak zituzten eta produktu horiek etxean jasotzeko gogoa zuten kontsumitzaileen tartean kokatuko liratekeen banaketa zerbitzuak.

Ideiak ona ematen du. Etxeko sofatik mugitu gabe, telefonotik edozer eskatu eta etxeko atarian jasotzeko aukera bera eztabaidagarria iruditu arren, ideia ez zen txarra.

Pin It on Pinterest

Share This