Gizarte Ekonomian ekiten bidelaguntzeko Euskadiko Garapen Agentzia, gestoria eta ekintzailetzako bidelaguntza egiten duten erakundeei zuzendutako
prestakuntza saioak.
HELBURUAK
-
Gizarte Ekonomiako enpresak eratzeko dauden traba, zalantza eta oztopoak era dinamikoan lantzea.
-
Gizarte Ekonomiako enpresa bat eratzeko prozesua era erraz, argi eta praktikoan azaltzea.
-
Gizarte Ekonomiako enpresak eratzeko dauden bitartekoak, laguntzak eta erraztasunak erakutsi.
-
Gizarte Ekonomiako enpresak sortzen laguntzeko prozesua emulatu eta adibidez praktiko bidez azaldu.
NORI DAGO ZUZENDUTA?
Kudeaketa ekonomikoko preskriptoreentzat, nagusiki Euskadiko Garapen Agentzientzat, eta enpresak eratzen laguntzeko zerbitzua eskaintzen duten beste gestoria edo enpresentzako.
1. MODULUA. BAZKIDEAK ETA BARNE-ARAU- BIDE JURIDIKOA
Data: martxoak 16
Ordua: 16:00 – 18:00
EDUKIAK
• Bazkide motak.
• Onartzeko prozedura.
• Eskubideak eta betebeharrak.
• Borondatezko baja, nahitaezkoa eta kanporatua.
• Bajaren ondorio ekonomikoak.
• Ohiko kasuistika lan-kooperatibetan.
1.2. MODULUA GIZARTE-ORGANOAK ETA GOBERNANTZA KOOPERATIBOA
Data: martxoak 18
Ordua: 16:00 – 18:00
EDUKIAK
• Batzar Orokorra: eskuordetu ezin diren eskumenak.
• Administrazio-organoa: tipologiak eta erantzukizunak.
• Organo fakultatiboak.
• Deialdiak, gehiengoak eta erabakiak hartzea.
• Gobernantza demokratikoa eta genero-oreka.
2. MODULUA. ERATZEA ETA KOOPERATIBA BIHURTZEA
Data: martxoak 24
Ordua: 16:00 – 18:00
EDUKIAK
• Kooperatiba bat eratzea: urratsak, dokumentazioa eta epeak.
• Sozietate zibila edo ondasun-erkidegoa eraldatzea.
• Forma juridikoa aldatzeak legeetan eta zergetan dituen ondorioak.
• Bazkideen erantzukizuna.
• Eraketarako laguntzak eta bateragarritasunak.
• Langabeziaren kapitalizazioa kooperatibetan.
• Kapitalizazioaren arloko arau berriak aukera ematen du langabezian egon gabe kontratu mugagabea duten pertsonak kapitalizatzeko.
3. MODULUA. ERREGIMEN EKONOMIKOA ETA EMAITZEN BANAKETA
Data: martxoak 25
Ordua: 16:00 – 18:00
EDUKIAK
• Kapital soziala: gutxienekoa, erreala, nahitaezkoa eta borondatezkoa.
• Sarrera-kuotak eta aldizkako kuotak.
• Beste finantza-tresna batzuk.
• Soberakin kooperatiboa.
• Derrigorrezko funtsak: FRO eta hezkuntza eta sustapen-funtsak.
• Itzulera kooperatiboak eta emaitzetan parte hartzea.
4. MODULUA. FISKALITATEA ETA KONTABI- LITATE KOOPERATIBOA
Data: martxoak 26
Ordua: 16:00 – 18:00
EDUKIAK
• Kooperatiben zerga-araubidea.
• Kooperatiba babestuak eta bereziki babestuak.
• Sozietateen gaineko zerga.
• Bazkideen zerga-ordainketa.
• Kapital sozialaren kontabilitate-berezitasunak.
• Irizpide juridikoaren eta kontabilitate-irizpidearen arteko aldeak.
• Kooperatiben urteko kontuak irakurtzea eta interpretatzea.
SAIOEN XEHETASUNAK
Formakuntza saio hauek era presentzialean zein telematikoki jaso daitezke.
-
Presentziala: Donostiko Tabakaleran izango dira saioak, Prisma B aretoan.
-
Online: izena ematean gela birtualerako sarrera erraztuko da.
Euskal Autonomi Erkidegoko Garapen Agentzia guztiei irekia dago, bai eta enpresak eratzen laguntzen dituzten gestoria edo bestelako enpresentzako.
Prestakuntza saioak martxoan izango dira.
10 orduko prestakuntza espezializatu honen helburua da eredu kooperatiboaren ikuspegi integrala, eguneratua eta praktikoa eskaintzea, beste forma juridikoekiko aldeak aztertuz, kooperatiba sortzeko eta eraldatzeko prozesuak landuz, eta kooperatiben barne-araubide juridikoa, araubide ekonomikoa, fiskalitatea eta kontabilitate-betebeharrak jorratuz.
Doakoak dira prestakuntza saio hauek (Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sialaren babes ekonomikoaz antolatu ditugu).


