Kooperatiba edo Sozietate Laborala bazara
PRINTZIPIO KOOPERATIBOAK
SARITZERA GOAZ
2024/ “KOOPERATUZ” SARIA PRINTZIPIO KOOPERATIBOEI
Erakunde emailea
BDS Eraldaketa Fabrika Elkartea, Ekonomia Soziala eta tokiko garapena suastatzeko elkartea
Zenbatekoa
3.000 euro, 1.500 euroko bi saritan banatua.
Hartzaileak
Gipuzkoako gizarte ekonomiako enpresak (kooperatiba edota lan sozietateak soilik).
Baldintzak
- Sozietate-egoitza eta/edo zentroa Gipuzkoan edukitzea.
- Honako forma juridikoa izatea: kooperatiba edo lan sozietatea.
- 2023ko uztailaren 1 eta 2024ko maiatzaren 31 artean eratua izatea.
- Ez egotea sartuta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan jasotako inongo inguruabarretan.
- Zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eguneratuta egotea.
Aurkezteko modua
EGOITZA ELEKTRONIKOA (bdskoop.eus/kooperatuz-galdetegia/)
*Ez dago inongo ziurtagiri edo saioa hasteko beharrik.
*web orrialdean online osatzen den inkestari erantzun behar zaio.
Epe irekiera data
2024/04/16
Epe amaiera data
2024/06/03
Beharrezko dokumentazioa
- 2. fasera pasatutako erakundeei, eratze agiria eskatuko zaie, oinarrietan aipatutako epean eratu zirela egiaztatzeko.
Kategoriak
Deialdi honetarako aurreikusitako guztizko zenbatekoa saritan honako kategorien arabera zatituta egongo da:
1. Balio kooperatiboen betetzea barrura begira: IZAERA DEMOKRATIKOARI SARIA 1.500 €
2. Balio kooperatiboen betetzea kanpora begira: KOMUNITATE eta BESTE KOOPERATIBEKIKO LANKIDETZA ETA INTERESA SARIA 1.500 €
Saria ordainketa bakarrean ordainduko da, eman zaiela ekitaldi publikoan jakinarazi ondoren irabazleei.