TEKS

GENERO ARRAKALA TEKNOLOGIKOA GAINDITZEKO SAIOAK

TESTUA: TEKS

ARGAZKIA: GARI GARAIALDE

Gaur egun bizi dugun krisiak behar digitalak azaleratu ditu inoiz baino gehiago. Tresna digitalak eta bereziki sarean dauden zerbitzuak erabiltzea ezinbesteko bihurtu da eguneroko bizitzan oinarrizko beharrak asetzeko. Honek, arrakala digitalaren arazoa are gehiago ikustaraztea ekarri du; eta noski, beste zenbait esparrutan bezala, generoak ere arrakala hau sakontzen du modu nabarmenean, bereziki adin tarte batetik aurrera.

Emakume askok teknologiekiko sentitzen duen barrera, hein handi batean, beldurrak eta familiarizazio ezak eragina da, eta horren aurrean tresnak eta baliabideak eskaintzea da bidea.

Emakume askok konfinamendu garaian arazoak izan zituztela hauteman ondoren, ekonomial sozial eraldatzailearen esparrutik teknologia libreak sustatu eta saretzeko eratu den TEKS sareak tailer eta formakuntza saioak antolatu ditu Arrasateko eta Oreretako emakumeen etxeetatik egindako proposamen batzuei erantzuteko.

Ezin ahaztu feminismoaren izaera transbertsala gure bizitzetako esparru denetan, eta nola ez, teknologian. Ez da kasualitatea bereziki emakumeen artean gabeziak azaleratzea gaitasun edo ahalmen digitalari dagokionez, zer esanik, ez adin edo klaseari erreparatuko bagenio, baina hori beste gai bat litzateke. Gabezia hauek askotan blokeo eta beldurretan azaleratzen dira, eta hau feminismoak hainbeste landu duen autoestimuaren gaiarekin zuzenean lotuta dago. Horregatik, tailer eta kurtso hauek begirada feministatik planteatzeatu dira, ahalduntze prosezuaren marko baten baitan hain zuzen ere. Teknologia digitaletan ahalduntzea garrantzitsua da genero arrakala digitala desagerrarazteko bidean.

Ikastaroetan, eguneroko bizitzan erabilgarriak diren ekintzak eta prozedurak nola egin ahal diren ikusten da zenbait ariketa praktikoren bidez, Internet zerbiztua baliatuz; elkarrengandik ere ikasiz eta beharrak idenfikatuz bidea egin ahala. Hala nola, bideodeien kudeaketa, sarrerak edota tiketak internetez erostea, nahi duguna bilatzen ikastea, streaming-eko plataforma eta saioetan parte hartzea edo pribatutasuna bezalako gaiak jorratu ditugu. Orotariko plataformak eta erremintak ikusten ditugu, betiere software librea lehenetsiz, eta honen inguruko diskurtsoa eta eztabaidak txertatuz. Edozein modutan, praktika konkretuetatik haratago beldurra kentzea eta nork bere buruan konfiantza irabaztea bilatzen da, teknologian ahalduntzea azkean finean.

Esperientzia ederra eta aberasgarria izaten ari da, bai guretzat baita parte hartzen duten emakumeentzat ere. Motibazioa itzela da, eta saio bakoitzetik indartuta eta gehiago lantzeko gogoz irtetzen direla adierazi dute. Teks-en oinarrietako bat teknologia herritarren zerbitzura jartzea izanik, horrelako praktikak lantzea ezinbestekoa dela uste dugu gure komunitateak indartzeko. Teknologiak bizitza burujabe bat izateko ematen dizkigun giltzak lantzen jarraituko dugu ahal dugun esparru guztietan.

ORAINGOZ LANDUTAKO TAILERRAK HURRENGOAK IZAN DIRA:

BIDEODEIEN KUDEAKETA OROKORREAN

  • Bideodeien oinarrizko funtzionamendua, ematen dituzten aukerak…
  • Plataforma edo erraminta ezberdinen ezaugarrien konparaketa
  • Oinarrizko iruditegi ‘komunak’
  • Bideodeiak Jitsi-rekin
  • Bideodeiak Zoom-ekin

WHATSAPAREN AUKERAK

  • Bideodeiak
  • Taldeak eta hauen aukerak
  • Kanalak
  • Kokapena zein beste baliabide batzuen elkarbanatzea

TELEGRAM-A

  • Zergatik Telegram?
  • Taldeak
  • Kanal irekiak
  • Kanal mugatuak

PRIBATUTASUNA

  • Bilatzaileen funtzionamendu orokorra
  • DuckDuckGo
  • Robinson Zerrenda

NOLA AURKITU BILATZEN DUZUN HORI:

  • Bidai bat egiteko bidea nola topatu
  • Garraio publikoan erabiltzeko tiketa nola erosi
  • Kultur ekintza baterako sarrera nola lortu
  • Jatetxe edo denda baten ordutegia nola topatu
  • Jatetxe edo denda baten telefonoa topatu eta zuzenean deitu
  • Bilatzaileetako filtroak erabiltzen ikasi
  • Youtubeko bideo batetik audioa nola atera ikasi
  • Gauzak erosteko orduan oinarrizko kriterioak
  • Orrialde fidagarri eta ez fidagarriak identifikatzeko gakoak
  • Pasahitzak kudeatzeko moduak

Pin It on Pinterest

Share This