ALABORE TXINGUDIK 3 URTE

Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko asmoz sortu zen jaio zen Labore Txingudi 2017an. Inguruko beste txoko batzuetan martxan jarritako ekimenen bidetik, eskualdeko ekoizle, elaboratzaile eta kontsumitzaileak elkartuko zituen elikadura kontsumo-elkarte bat sortzeko asmoz bildu eta Labore Txingudi irabazi asmorik gabeko elkartea abiatu zuten lehen bazkideek. Behe bidasoako ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera emango zuena.

Lakaxita-n zabaldu zen hasierako denda, 2017ko udaberrian eta bertan 2 urte pasatxo egin ondoren, proiektuari itzuli bat eman eta birfundazio kanpaina batean murgildu zen Labore Txingudi. Prozesu honekin burutzeko, iazko udazkenean Uranzu kaleko 13 zenbakian zabaldu zen denda berria. Gune berria jendearengandik gertuago izateaz gain, espazio handiagoa du eta produktu gehiago eskaintzeko aukera ematen du.


Pasa den maiatzaren 13an 3 urte bete berri dituen Labore Txingudin bertako produktuak aurkituko ditugu beti, gure ingurukoak: garaian garaiko produktuak, fresko eta gertukoak. Bertako ekoizle eta banatzaileekin eraikitzen ari den lankidetzari esker, hemengo produktu ekologiko eta osasuntsuak eskaintzen dira, konfiantza osoz.

Pin It on Pinterest

Share This