TESTUA: AITZIBER ZAPIRAIN
ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE
Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen elkartea elkartea gara.
Bertako eta inguruko protagonistak (ekoizleak,banatzaileak, kontsumitzaileak…) elkartzen ditugu horretarako. Gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta modu erosoan erabiltzeko aukera eskaintzen dugu.
Unean unekoa eta bertakoa. Hemengo ekoizle eta banatzaileekin eraiki dugun lankidetzari esker, tokiko produktu ekologiko eta osasuntsuak eskaintzen ditugu.
Labore Txingudin, garapen iraunkorran aldeko apustua egin dugu. Oraina kontzientzeki biziz, etorkizun hobea eraikitzeko.
Egun 191 bazkide gara, baina urtea bukatzerako, #200 baietz! erronka dugu martxan. Komunitateko kide izateak deskontu abantailak eskaitzen dizikizu baina kontsumitzaile arrunt ere izan zaitezke, inolako konpromisorik gabe.
“Dilistak sukaldatu eta haurtzarora bidaiatu dut ” esan digu adineko emakume batek berriki. “Hau aroma sukaldean!”. Hitz gutxitan horrek definitzen du Labore: benetako elikadura, bertakoa, zaporeduna, berezkoa aromarekin.