{"id":9998,"date":"2025-03-28T13:26:16","date_gmt":"2025-03-28T12:26:16","guid":{"rendered":"https:\/\/bdskoop.eus\/essi-gelaren-inaugurazioa\/"},"modified":"2025-03-28T13:26:16","modified_gmt":"2025-03-28T12:26:16","slug":"essi-gelaren-inaugurazioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/2025\/03\/28\/essi-gelaren-inaugurazioa\/","title":{"rendered":"ESSI gelaren inaugurazioa"},"content":{"rendered":"<p>Martxoaren 21ean inauguratu zen EHUn ESSi gela berria. Akademia eta ESSE (Ekonomia Sozial Solidario Eraldatzailean) dihardugunon artean eraiki nahi dugun zubi-tresna berria. Akademian, askotan, ekonomiaren begirada kapitalistari aurre egin eta errealitatean beste ekonomia bat edo bizitzarako ekonomia bat posible dela ikustarazteko. Ateak irekita daude gure praktikak eta diskurtsoak aberastuko dituzten pertsonak, begirada, ekimenak, ikerketak garatzeko bertan. Hau da ESSi gela, GEZKI, Hegoa, Olatukoop eta REAS Euskadiren arteko elkarlanaren emaitza.<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1200\" height=\"800\" src=\"https:\/\/olatukoop.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/essi-gela-7-1200x800.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-3183\" \/><\/figure>\n<p>Inaugurazioan hitzartze asko egon ziren, baina gonbidatuetara mugatuz Amaia Perez Orozco izan zen hitza hartu zuen lehen gonbidatua. Ekonomia eraldatzeko marko berri baten beharraz aritu zen. Kontzertazio publiko-pribatuaren kontra eta hirugarren espazio bat eraiki beharrez. Beste begirada batzuekin, bereziki feministarekin, ekonomia eraldatzaile hauek busti beharrarekin batera. Eta ohar bat ere egin zigun, gauzak etxetik aldatzen hastearen garrantzia; sistema etxeraino sartua dugulako.<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1200\" height=\"675\" src=\"https:\/\/olatukoop.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/essi-gela-1-1200x675.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-3187\" \/><\/figure>\n<p>Gero etorriko ziren ekonomia eraldatzaileetan diharduten hiru proiektu: Biziola, Koop57 EH eta Totem. Hiruak kooperatibak eta ekonomia eredu honen aniztasunaren erakusgarri. Nerea Elias-ek elikadura burujabetza, energia burujabetza, tokiko garapena\u2026 Bizitzaren aldeko proiektua aurkeztu zigun. Jone Otxoak, finantzak ere kooperatibizatu eta ESSEaren markoan nola egiten diren erakutsi zigun Koop57 EHren bidez. Totemeko Aitorrek eta Bingenek aldiz eskaladako materiala nola egiten erakutsi eta beren kooperatiba aurkeztu ziguten.<\/p>\n<p>Azken hauek beren aurkezpenean ESSEa zertarako balia daitekeen azaltzeko balio dezakeen tresna bat ere erakutsi ziguten. Beraiek eskaladarako <em>friends<\/em>-ak egiten dituzte. Tresna hauek, bidea irekita ez dagoen edo zaila den tokietan arrakaletan sartzen diren gailuak dira. Arrakalaren barruan sartu, eta tarte horretan zabaltzen dira, arrakala bera gorputza sostengatzeko eta eskaladan jarraitzeko baliatuz. Ez al da hori ESSEaren helburu nagusietako bat? Arrakalak sortu, ahalik eta arrakala gehien eta hauek baliatu beste ekonomia bat eraikitzeko? Edo Bea Egizabalek bere Klown-klusioetan esan bezala: \u201cHurrengoak beraiek egongo dira, gu orain eserita dauden mahaian, beraien sistema kapitalistaren alternatiba azaltzen, gurea izango baita hegemonikoa\u201d. Eta\u2026 ESSEari \u201cF\u201dletra gehitzeko ere gogorarazi zigun, ESSIF, ESSEF\u2026<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1200\" height=\"675\" src=\"https:\/\/olatukoop.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/essi-gela-3-1200x675.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-3191\" \/><\/figure>\n<p>Itxiera Flamenkonomiaren eskutik iritsi zen, diziplina anitzeko artista den Ines Osinagarekin batera. Yannick gitarra-maisuak, Sara Holgado cantaorak eta \u00d3scar Garc\u00edak errezitatu, abestu eta jo zuten, ekonomiaren izaera soziala, herrikoia eta eraldatzailea transmititzeko. Lakariko jakiak jaten genituen bitartean, flamenkoa eta euskal kulturaren arteko mixtura horrek busti zituen gure belarriak.<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"1200\" height=\"675\" src=\"https:\/\/olatukoop.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/essi-gela-4-1200x675.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-3195\" \/><\/figure>\n<p>Flamenkonomiak denbora darama flamenkoa tresna gisa erabiliz ekonomia beste ikuspegi batetik ulertzeko, ekonomia egiteko eta, are gehiago, ekonomia kapitalistari alternatiba bat irudikatzeko. Flamenko kantean ideia ugari aurki daitezke beste sistema ekonomiko bideragarri bat irudikatzeko. Eta ez bakarrik flamenkoan, jakina, baita euskal kultura tradizionalean ere, Ekonomia ulertzeko eta bizitzeko beste modu batzuk azaldu eta emozioa transmititzea lortu zuten, errezitaldi hunkigarri baten bidez. Non eta Donostiako Enpresaritza Fakultatearen erdigunean. Hain zuzen ere, ekonomiari buruzko diskurtsoek askotan ekonomia kapitalistarekin bat egiten duten lekuan. Espero dezagun gela honen inaugurazioak horretarako balioko duela: ekonomia, bizitza eta mundu bidezkoagoak eta duinagoak irudikatzeko.<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"1200\" height=\"800\" src=\"https:\/\/olatukoop.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/essi-gela-6-1200x800.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-3199\" \/><\/figure>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">ESSi Gelaren Manifestua<\/h2>\n<p>Inaugurazioan aurkeztu zen Mirene Begiristain koordinatzailearen eta Julen Izagirreren eskutik ESSigelaren manfiestua ere. Bertan, gela honen lana gidatuko duten puntuak jasotzen dira.<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"1200\" height=\"675\" src=\"https:\/\/olatukoop.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/essi-gela-2-1200x675.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-3203\" \/><\/figure>\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"1200\" height=\"675\" src=\"https:\/\/olatukoop.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/essi-gelaren-manifestua-1200x675.jpg\" alt=\"essi gelaren manifestua\" class=\"wp-image-3175\" \/><\/figure>\n<h3 class=\"wp-block-heading\">01 \u2013 EKONOMIA SOZIAL SOLIDARIO ETA ERALDATZAILEA (ESSE) IPARORRATZ<\/h3>\n<ul>\n<li>Bizitzen bizigarritasuna erdigunean<\/li>\n<li>Komunitatearekin konpromisoa<\/li>\n<li>Lankidetza eta interkooperazioa<\/li>\n<li>Burujabetzarako heziketa<\/li>\n<li>Ekonomia alternatiboen oinarriak<\/li>\n<li>Aberastasunaren banaketa justoa<\/li>\n<\/ul>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>02 \u2013 PERTSONAK ETA HELBURU EKOSOZIALAK KAPITALAREN AURRETIK<\/strong><\/h3>\n<p>Kudeaketa demokratikoa, gardena eta parte-hartzaile izaera duten proiektu sozioekonomikoak sustatzeko eta indartzeko ezagutzak lantzea helburu.<\/p>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>03 \u2013 BOKAZIO PRAKTIKOA<\/strong><\/h3>\n<p>Ikasleen beharrei erantzuteko espazioa izateko lan egiten dugu:<\/p>\n<ul>\n<li>Praktikak, GRALak, bekak<\/li>\n<li>ESSEko sektoreko erakundeen parte-hartzea<\/li>\n<li>ESSEan ibilbide profesionala garatzeko oinarriak finkatzea<\/li>\n<\/ul>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>04 \u2013 HEZIKETA-IBILBIDE ASKE ETA DUINAK<\/strong><\/h3>\n<p>Ikasgelako parte-hartzaile guztiei, ESSEko interes eta baloreen bitartez, kultura askatzailea garatzeko tresnak eskuragarri jartzeko konpromisoa dugu.<\/p>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>05 \u2013 SAREA ETA INTERKOOPERAZIOA<\/strong><\/h3>\n<p>Eragile desberdinak elkarlanean: ikasle, irakasle eta ESSE sektoreko erakundeak. Partekatuz, inpaktatuz eta elkar-babestuz, ekosistema bat sortu eta bultzatzea dugu helburu.<\/p>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>06 \u2013 JUSTIZIA SOZIALA ETA ELKARTASUNA<\/strong><\/h3>\n<p>Justizia soziala garatzeko errealitate desberdinduen kontzientzian sakontzeko konpromisoa hartzen dugu, egunerokoan izaera antiarrazista eta dekolonialak diren proiektuak sustatuz.<\/p>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>07 \u2013 ANITZA ETA FEMINISTA<\/strong><\/h3>\n<p>Pertsona anitzen arteko ideien elkartrukean hazten garela sinesten dugu. Halaber, feminista den eta biolentzia matxistatik librea den espazio bat izateko lan egiten dugu.<\/p>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>08 \u2013 EKONOMIA ALTERNATIBOAREN BISIBILIZAZIOA<\/strong><\/h3>\n<p>ESSE esperientziak eta proiektuak ikusarazteko eta lantzeko espazio bizi eta irekia bat gara, eta oparotasuna denontzat sortzeko ekarpen guztiak dira ongi etorriak.<\/p>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>09 \u2013 EUSKARA<\/strong><\/h3>\n<p> ESSi ikasgelatik euskararen alde lan egiten dugu, eta euskaraz egindako lan eta hausnarketak bultzatuko ditu bereziki, betiere hizkuntza aniztasuna moduan ulertuz.<\/p>\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>10 \u2013 KOMUNITATEA ETA LURRALDEA<\/strong><\/h3>\n<p>Lurraldean errotuta eta ESSEaren eta euskal komunitatearen erronka ekosozialetan oinarrituz, ESSi ikasgelaren lan ildoak zehazten ditugu.<\/p>\n<p>The post <a href=\"https:\/\/olatukoop.eus\/essi-gelaren-inaugurazioa-20250328\/\">ESSI gelaren inaugurazioa<\/a> appeared first on <a href=\"https:\/\/olatukoop.eus\/\">Olatukoop<\/a>.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Martxoaren 21ean inauguratu zen EHUn ESSi gela berria. Akademia eta ESSE (Ekonomia Sozial Solidario Eraldatzailean) dihardugunon artean eraiki nahi dugun zubi-tresna berria. Akademian, askotan, ekonomiaren begirada kapitalistari aurre egin eta errealitatean beste ekonomia bat edo bizitzarako ekonomia bat posible dela ikustarazteko. Ateak irekita daude gure praktikak eta diskurtsoak aberastuko dituzten pertsonak, begirada, ekimenak, ikerketak garatzeko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":9999,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[79,9],"tags":[],"class_list":["post-9998","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-olatukoop-etik-jasoak","category-orokorra"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9998","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9998"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9998\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9999"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9998"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9998"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9998"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}