{"id":9955,"date":"2025-03-06T14:06:57","date_gmt":"2025-03-06T13:06:57","guid":{"rendered":"https:\/\/bdskoop.eus\/nafarroaren-eraldaketa-komunitate-energetikoen-eskutik\/"},"modified":"2025-03-06T14:06:57","modified_gmt":"2025-03-06T13:06:57","slug":"nafarroaren-eraldaketa-komunitate-energetikoen-eskutik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/2025\/03\/06\/nafarroaren-eraldaketa-komunitate-energetikoen-eskutik\/","title":{"rendered":"Nafarroaren eraldaketa komunitate energetikoen eskutik"},"content":{"rendered":"<div class=\"wprt-container\">\n<p><strong>Energia komunitateak sortzen laguntzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak Eraldaketa Komunitarioko Bulegoak ireki zituen 2024an. Energia komunitateak herritarrek osatzen dituzte, eta bulegoen helburua da komunitateei laguntza, aholkularitza eta jarraipena ematea.<\/strong><\/p>\n<p>Nafarroan energia komunitate ugari jarri dira martxan azkeneko urteotan, eta, esan daiteke, Nafarroako Foru Erkidegoa erreferente bat bilakatu dela. Naiz Irratiko Gelditu Makinak saioan gaia aztertu dute REAS Nafarroako Miguel Angel Llamas \u201c\u2018Pitu\u201d kidearekin eta Nafarroako Komunitatearen Eraldaketa Bulegoko\u00a0 (KEB) Unai Jimenezekin eta Goiener taldeko Asier Gutierrezekin.<\/p>\n<p>Komunitatea Eraldatzeko Bulegoa Nafar Gobernuak bultzatutako proiektua da, NASUVINSA-ren bidez. Helburu nagusia da, komunitate energetikoen bidez, herritarrak ahalduntzea trantsizio energetikoan. Dagoeneko, 6 haztegi dauden Nafarroan eta Iru\u00f1erria lantzen duen Eraldaketarako Bulegoarekin kordinatzen dira. Beraz, osotara, 8 teknikari daude Nafarroan. Zergatik ugaritu dira, ordea, Nafarroan beste erkidego batzuetan baino gehiago? bada, Jimenezek argitu duenez, \u00abNafarroako Parlamentuak foru-lege bat onartu du komunitate energetikoei marko legal bat ematen diena. Espainiar Estatu mailan, lehena da eta, horrez gain, Europar diru-languntzen bidez IDAEk (Institulo para la diversificaci\u00f3n y Ahorro de la Energia) gurea bezalako bulegoak bultzatu ditu\u00bb.<\/p>\n<p>Ez da nolanahiko lana Komunitatea Eraldatzeko Bulego (KEB) horiek egiten dutena, erronken artean daude energia erabiltzeko eredua aldatzea, energia komunitatearen kontzeptua ezagutaraztea, kontsumo arduratsu eta kontziente bat sustatzea edota pertsonak erdigunean kokatzea eta haien ekimenen arteko lankidetza sustatzea.<\/p>\n<p>Goiener merkaturatzailea buru-belarri dabil komunitate energetikoak sortzea sustatzen, Asier Guti\u00e9rrez Goiener Taldeko kidea da eta argi du: \u00abTresna garrantzitsua direla herritarrei ahalduntzen laguntzeko eta herritarrak erdigunean jartzeko energiaren arloan\u00bb. Ekinak emaitzak ekarri ditu eta, Nafarroako KEBak zabaldu dituen datuen arabera, 27 komunitate daude Foru Erkidegoan, 1160 bazkide biltzen dituzte. Komunitate energetiko gisa erregistratzeko bidean dauden eta lanean ari diren taldeak ere hamarnaka direla zehaztu dute elkarrizketatuek.<\/p>\n<p>Ez Unaik, ez Asierrek, ez dute argudio faltarik energia komunitateak defendatzeko, izan ere, energia arloko multinazionalen eskaintzaren oso desberdina da komunitateek eskaintzen dutena. Hasteko, Jimenezek dioen bezala: \u00abKomunitate energetikoaren eredua komunitarioa da. Behar eta aukeretatik abiatzen da eta proiektu desberdinak eraman ditzakete aurrera: Autokontsumo partekatua, mugikortasun iraunkorreko proiektuak, baliabide energetikoen kudeaketak, efizientzia, kontzientziazioa\u2026\u00bb, Guti\u00e9rrezek osatu du: \u00abKomunitate energetikoak ez du zertan energia bakarrik landu\u00bb.<\/p>\n<p>Jakitun dira, eta ez dute ezkutatzen, egitasmo hauek bidean zenbait muga eta oztopo dituztela eta, horiek, eragina murrizten eta epeak luzatzen dizkietela. Guti\u00e9rrezerk, zera: \u00abEnpresa handiek izan dute boterea eta energia sortzeko ahalmena. Orain, guk, poliki-poliki, lortu dezakegu gure elektrizitatea eta energia sortzea. Fakturan ez da gehiegi antzematen baina aurrerapauso handia da\u00bb. Jimenez bat dator: \u00abmerkaturatze elektrikoak oso erregulatuta dagoen esparru bat da\u00bb, dio eta ohartarazi du komunitate energetiko batek izan dezakeen eragina mugatua dela baina, \u00abbai erabaki dezakeela bere energiaren portzentaia bat nondik etorriko den instalazioa bultzatuz\u00bb, edo bultza ditzakete gutxiago kontsumitzeko iniziatibak, mugikortasunean, adibidez. \u00abPotentzialki eragin asko izan dezakete baina lan asko dago egiteko komunitateak sistema energetikoaren erdigunean jartzeko\u00bb, gehitu du.<\/p>\n<p>Oztopoei dagokienez, berriz, ekimenak legalizatzeko prozesuetan suertatzen diren galgak aipatu dituzte, kasurik onenetan, administrazioko ezagutza tekniko faltagatik izan daitezkeenak. Jimenezek eta Guti\u00e9rrezek azaldu dute lanean ari direla esparru horretan beren entitateen bidez eta, ekin ahala, ari direla arintzen izaera juridikoa onartzearen prozesuak. Gutierrezek gehitu duenez, \u00abenergia komunitateak sortzeak denbora eskatzen du. Gure prozesuak luzeak dira ongi egin nahi dugulako eta komunitateko kideak ahaldundu nahi ditugulako gerora beren kabuz jarraitu ahal izateko. Jakintza administratibo, juridiko, teknikoak jakin behar dira eta KEBek horretan asko laguntzen dute\u00bb.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Energia komunitateak sortzen laguntzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak Eraldaketa Komunitarioko Bulegoak ireki zituen 2024an. Energia komunitateak herritarrek osatzen dituzte, eta bulegoen helburua da komunitateei laguntza, aholkularitza eta jarraipena ematea. Nafarroan energia komunitate ugari jarri dira martxan azkeneko urteotan, eta, esan daiteke, Nafarroako Foru Erkidegoa erreferente bat bilakatu dela. Naiz Irratiko Gelditu Makinak saioan gaia aztertu dute [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":9183,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[9,78],"tags":[],"class_list":["post-9955","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-orokorra","category-reas-etik-jasoak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9955","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9955"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9955\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9183"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9955"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9955"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bdskoop.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9955"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}