EKONOMIA FEMINISTA ESKOLAK

AITZIBER ZAPIRAIN ETXANIZ

Ara!Gorputz taldeko kidea den Ione Fernandez eta Enara Iruretagoiena, Mundu Bat taldearekin batera, Ekonomia Feminista Eskolatxoa burutzen ari dira Oiartzungo Asanblada Feministarekin elkarlanean. Gaia bera mardula izateaz gain, badu nobedatetik… Euskaraz egiten den lehen Ekonomia Feminista Eskolatxoa baita.

-Ekonomia Feminista Eskolatxoa burutzen ari zarete Oiartzunen. Kontaiguzu, zertan datza egitasmoak?

MunduBat-ek sustaturiko Ekonomia Feminista Eskolatxoak bideratzen gabiltza bai. Jatorrizko proposamena Abya Yala-tik datorkigu, erresistentzian dauden emakumeek sortu bait zuten ikasketa prozesua.

Eskolatxoa deitzen diogu ikasketa prozesu bat delako, bederatzi hilabetez bi astetik behin elkartzen gara lau orduz. Kapitalismo neoliberala zein ekonomia feminista aztertzen ditugu. Gaiak era teoriko-filosofiko batean lantzen ditugu baina guretzako oso garrantzitsua da guzti hori gure egunerokotasunetik ere aztertzea. Ikasketak gorpuztu ahal izatea da gure xedea, gure bizipenetatik abiatu eta bertara itzultzea.

-Euskal Herrian txoko askotan egin dira Ekonomia Feminista Eskolatxoak, baina hauxe da euskaraz egiten den lehena… Esan nahi du jada sortua zegoen materiala, besteak beste euskaratzen ari zaretela?

Halaxe da bai, Ara!Gorputz-etik sortzen ditugun proposamen guztiak euskaraz egiten saiatzen gara, eta oraingoz lortzen ari gara aurrera egitea euskaraz! Pixkat penagarria da, gure egunerokotasuneko hizkuntza euskara da baina apustu ez beti errexa da sortzen duguna euskaraz egin ahal izatea. Bideratzen ari garen prozesuan adibidez, lan ia bikoitza egiten ari gara material guztia itzultzen. Ez litzateke horrela izan beharko, baina euskara hutsean lan egin nahi izatea batzuetan ez da errexena.

-Zer lantzen duzue? Zer da ekonomia eskola feminista?

2008an abiatu zen prozesu bat da, bizitza duinaren alde erresistentzian dauden emakume mesoamerikarrek sortua, Abya Yalan noski.

Eskolatxoan lantzen ditugun moduloetako gai nagusiak hurrengoak dira: Patriarkatua, kapitalismoa, emakumeentzako diru sarrerak sortzeko iniziatibak, emakumeek sorturiko erresistentzia ekonomiko iniziatibak, eskubide, behar, pribilegioak, desioak eta dekolonialitatea.

Ikusten duzun moduan, gai aunitz lantzen ditugu, emakumeei alde batetik edo bestetik eragiten digutenak, ekonomia feministaren ildo ezberdinak lantzen ditugu.

Ekonomia eskola feministaren abiapuntua emakumeen bizi baldintzak dira, hauen egunerokotasunetik abiatzen gara eta itzuli bat eman ondoren, bertara itzultzea da eskolako lana. Egunerokotasun hauek tokian tokiko testuinguruarekin zerikusi zuzena du, honen adar ezberdinak aztertu eta politizatzea bidean zehar egiten den zerbait da. Kapitalismo neoliberala eta patriarkatua gure bizitza, gorputz eta lurraldeetan duen presentzia kokatu, desnaturalizatu eta iraultzea du xedetzat.

Oro har, ekonomia, garapen eta progesoaren ideia hegemonikoak zalantzan jarri eta aldatzen ditugu, eta era berean, gure gorputzetatik abiatuz sentitzeko, pentsatzeko eta egiteko beste modu batzuk planteatu.

Hausnarketa kolektiboen bidez kokaturiko jakintza denen artean sortzen dugu.

-Aipatzen da ekonomia feministak bizitza eta zaintza jartzen dituela erdigunean… hori nola egitea proposatzen da?

Jaja, galdera oso konplexua. Honi erantzuna emateko lanean gaude, juxtu egungo fase neoliberalean dagoen kapitalismoak bizitza eta zaintza uneoro suntsitzen ditu, sistema biozida dela aipatzen da, tanatopolitika terminoa ere erabili ohi da. Egungo sistemak ez du funzionatzen eta honekiko sinismena, fedea edo itxaropena izateari uztea autodofentsa mekanismoa da.
Paradigma oso baten aldaketa suposatzen du honek.

-Gaur egun, hortik oso urrun gaude ezta?

Bai

-Ekonomia kapitalista Vs. ekonomia feminista?

Galdera honeri erantzuteko Ekonomia Feministan asko erabiltzen den izeberg-a ekarri nahi dut. Denek dakizue izeberg horrek zati bat uraren goikaldean duela eta beste bat, askoz ere handiagoa ur azpian, izkutuan.

Goikaldean, ikusgarri dagoena, kapitalismoan balioa eta errekonozimendua duena kokatzen dugu: soldata, enplegua, arrakasta publikoa…

Ekonomia Feministak balioan jarri nahi duena da izeberg-aren azpialdean geratzen dena, izkutuan eta inungo baliorik aitortzen ez zaiona, egungo testuinguruan: ondasun naturalak, emozioak jasotzea, nekea/atsedena, laguntasun harremanak elikatzea, etb.

Beraz, Ekonomia Feministak izkutuan dauden lan eta prozesu guztiak ikusgarri bilakatu nahi ditu. Ekonomia Feministaren baitan, feminismoan gertatzen den moduan, adar ezberdinak daude. Ekonomia Feminista liberalaren proposamen batzuk bai izan daitezke kapitalismoan txertatuak, Ekonomia Feminista erradikalaren baitan kokatzen dena, guk proposatzen duguna hain zuzen, ez da bateragarria kapitalismoarekin.

-Eskola burutzerako unean, pedagogia feminista erabiltzen duzuela nabarmentzen duzue. Zer biltzen du pedadokia feministak?

Gure ikasketa prozesu guztietan pedagogia herrikoia eta feminista erabiltzen ditugu. Hauek dira honen ezaugarrietako batzuk:

Denek dakigu eta denak gera gai irakasteko. Esperientziak, jarduerak eta emozionalitatea jakintza dira liburuetan ikasten dugunaz aparte. Jakintza ofiziala zer den kuestionatzen da. Isiltasunetik eta izkututik, konfiantzaren bidez, errealitate berriak mahaigaineratzen dira. Prozesu moduan planteatzea, ez da ikasketa pilula bat. Harremanetan oinarritzen da. Emakume bezala gizarteratuak izan garenentzat bideratutako espazioetatik at gure espazioak hartzen ditugu. Egunerokotasunerako baliabideak eskeintzen dizkigu.

-Nolako esperientzia da zuentzat, talde dinamizatzaile bezala, COVID19 garai honetan, gisa honetako eskola bat dinamizatzea?

Ez dut esango errexa denik. Covid19-aren baitan sortutako giroak, oro har, ez du emozionalitatea haintzat hartzen, alor psikologikoa oso har nahiko kaxkar zaindua zegoen lehendik ere, eta orain are okerrago gaude. Emakumeak beldurrarekin elkar-bizi ohi gara, eta egungo testuinguruan, mass mediek darabilten terrorismo narratiboak elikatuta besteak beste, are beldurgarriago bilakatu du gure egunerokotasuna. Bizitzea konplexua da.

Testuinguru honetan ari gara aurrera eramaten ikasketa prozesua eta prebentzio neurri guztiak betetzen ere, arnasgune bat izaten da parte-hartzaileentzat saioa. Talde giroa oso ona da eta elkar babes handia eskeintzen diogu batak besteari. Pentsatu izan dut pandemia aurreko garaian izango lukeen indarra baina handiagoa duela prozesuak. Medizinala izaten ari da.

-Halakoetan, teoriatik praktikara pasatzea izaten da zailena. Zer esango zenieke, honen berri badutenei? Zein dira egunerokoan aldatu genitzaken urratsak adinbidez?

Lehendabizi denbora ateratzea enpleguari, honen inguruan hausnartzeko. Kontsumoarekin lan handia dago egiteko. Gure egunerokotasuna aurrera eramateko zein behar ditugun identifikatzea ariketa polita da. Behar hauek asetuta dauden ala ez aztertzea, asetzea nola lortzen dugun ( komunitatearen bidez, sistema publiko bidez, natura bidez, enpresa pribatu bidez, ..) eta ze ondorio dituen beste batzuengan. Batzuetan entzun izan dut eta nik ere esan izan dut, “ze garestia den X!” Eta askotan ez da garestia, duen balioa da, horrek suposatu duen lana ordaintzetik hurbilago zaude.

Erantzun sinpleago bat nahiago baduzu, aurrekoan lagun batek pintada batean ikusi zuena ere baliogarria da: “egin amodioa eta ez ordu extrak!”

-Eskoletan, zenbat praktika aipatzen dituzuen bezala, eguneroko bizitza zeharkatzen diguten elementuen jatorria eta garrantzia ere jorratzen dituzue. Ura adibidez; Zeinen gutxi dakigun eta zeinen gutxi apreziatzen dugu ur edangaria eta nahi dugun bakoitzero ur beroa edukitzea etxeko iturrietan.

Ba bai, eta urarekin jarraituz, nundik datorren ur hori, zeinek kudeatzen duen, askok ez dakigu. Elektrizitatearekin beste hainbeste, elikagaiekin, arroparekin, baina baita materialak ez diren beste eremuak ere! Nola elikatzen dugu gure auto estimua adibidez?

Zer gertatzen da zaintzarekin? Ekonomia feminista indarrean sartuko balitz, besterik litzateke ezta?

Prozesu bat da, motela eta betiere akatsak izango dituena. Ez dugu idealizatuko. Gainera, krisi multidimentsional oso larri batetan emango da, era orokor batean ematen bada. Iada ez du atzera bueltarik orain arte egindako bideak.. Baina bai, oso bestelakoa litzateke.

Pin It on Pinterest

Share This