Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.
Antzeko baloreak ditugunen artean interkooperazioa eta elkarlana partekatzeko, krisi multi-dimentsionalaren aurrean bizitzak sustengatzeko, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako lana eta elkar babesa lantzeko sortu gara; jasangarritasunean eta berdintasunean oinarritzen den ekomomia eredu alternatiboa eta lan eredu berriak sortuz.
Gure lan ereduak, baloreek, irisgarritasunak eta egin moldeak bereizten gaituzte.
BDS KOOPen helburuak dira Behe Bidasoa eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzea, eskualdeko tokiko garapen estrategia Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzea eta subirautzak bere zentzu zabalean sustatzea.
Behe Bidasoako ekonomia sozial eraldatzailearen
eta tokiko garapenaren sustatzaileen txokoa
PARTAIDEAK
PROIEKTUAK
Eskualdeko behar sozialen identifikazio partekatu baten oinarrituta, kolaborazio publiko/kooperatibo/komunitarioz, egitasmo ekonomikoak martxan jarri nahi ditu Eraldaketa Fabrika Programak, beti Ekonomia Sozialaren klabeetan. Enpresa berriak sortu eta Ekonomia Sozialeko ehunean txertatu, lurralde estrategia partekatuaren bidez Tokiko Garapenean aktibo izan daitezen.
Bidasoaldeko txoko eta bazterretan barrena badugu zer ikusi eta zer ikasi. Eta badugu zer kontatu ere. Bokazio horrekin jaio da LAIA aldizkaria: eskualdeko Ekonomia Sozial Eraldatzailea erakutsi eta ekonomia egiteko beste modu bat badagoela kontatu eta erakusteko.
Behe Bidasoako eskualdean erakunde publiko, gizarte ekonomiako enpresa eta gizarte eragileen ikuspegi sozioekonomikoari buruzko hausnarketak ezagutu eta partekatzeko gunea.
Eragileen arteko saretze eta harremana landu eta egoeraren perspektiba eta ikuspegi zabalagoa lortzeko helburuarekin.
BALANTZE
SOZIALA
Balantze soziala enpresa edo erakunde batekeragiten dituen gizarte-, ingurumen- eta gobernu onaren inpaktuak neurtzeko tresna da, bere komunitatearen baitan nahiz maila globalean. Gizarte erantzukizun korporatiboarekin zuzenean loturiko tresna da, enpresaren kontabilitate-balantzetik haratago begiratu eta enpresak gizartean duen ardura objektibotasunez aztertzen baitu.
Non daude kapitalismo globalizatuak eragindako krisi eta arrakalei aurre egiteko bideak?
Non bilatu bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baterako erreferentziak?
Non landa ditzakegu beharrezkoa dugun itxaropenaren haziak?
Etxebizitza, lana eta kontsumo kooperatiboaren sektorean, lankidetza-proiektu berriak sortu eta ekonomia sozial eta solidarioaren aukerak biderkatzea da Espainiar estatuko Polo Koperatiboen Sarearen (PKS) helburu nagusia.
Denbora, baliabideak, begiradak, esperientziak partekatu nahi ditugu.